Uluru

Uluru https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2016/02/08
albiste-laburra
Uluru
Munduko natur egitura arrokatsurik zahar eta ezagunena da. Australiako iparraldeko klimaren eraginez, urtean bitan bakarrik egiten du bertan euria, eta egun horietan lekuan izateko zortea dutenek harrokaren zirrikituetatik erortzen den urak sortzen duen ikuskizuna zuzenean bizitzeko aukera izaten dute. Gainera, ur-jauziez gain, arroka urarekin kontaktuan jarri ahala kolorez aldatzen da, jatorrizko grisetik gorri eta marroira pasaz. Paraje berezi hau Alice Springs hiritik 300 kilometrotara dago. Urtetik urtera geroz eta gehiago dira inguru hau ezagutzera gerturatzen diren turistak, arrokaren berezitasunaz gain, inguruan dauden animalia, landare eta petroglifoek erakarrita.