Ukraniak bere emakumezko soldaduak takoietan desfilatzea nahi du

Ukraniak bere emakumezko soldaduak takoietan desfilatzea nahi du Defentsa Ministerioak desfile berezi baten entseguaren irudiak erakusi ditu. Bertan, emakumezko soldaduek, eruen botak takoidun zapata deserosoengatik ordezkatu dituzte. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ukraniak-bere-emakumezko-soldaduak-takoietan-desfilatzea-nahi-du/@@download/image/4SGPCYE64FBJDK4OQR6B5C5I5Y.jpg
2021/07/12

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Defentsa Ministerioak desfile berezi baten entseguaren irudiak erakusi ditu. Bertan, emakumezko soldaduek, eruen botak takoidun zapata deserosoengatik ordezkatu dituzte.
Ukraniak bere emakumezko soldaduak takoietan desfilatzea nahi du
Ukraniako Gobernuak euren emakumezko militarrak botekin beharrean takoidun zapatetan desfilatzea planteatzen ari da abuztuko desfile berezirako. Ideiak sekulako kritika zaparrada eragin du “matxista” edo “sexista” hitzak errepikatu direlarik gehien. Eztabaidak mugak gainditu ditu eta albistea BBC britainiar kateraino iritsi da. 
 
Eskandaluak eztanda egin zuen Defentsa Ministerioak Ukraniaren independentziaren 30. urteurrenerako antolatzen ari ziren desfilearen entsegu argazkiak publiko egin zituenean. 
 
Irudi horietan akademia militar bateko emakumezko soldadu ikasle gazteak ikusi daitezke desfilatzen uniforme militarrarekin eta takoidun zapata beltzekin. Ministerioaren esanetan, desfilatzeko emakumezkoen uniformea da. 
 
Ivanna Medvid soldaduaren esanak ere argitaratu ditu Defentsa Ministerioak: “Gaur takoidun zapatekin entsatu dugu lehen aldiz. Borroka botekin baino apur bat zailagoa da, baina ahal dugun hobekien egiten dugu”. 
 
Argazkiek kritika gogorrak eragin zituzten sare sozialetan eta protestak Parlamentuan. Sareko erabiltzaile batek hau komentatu zuen Defentsa ministerioaren argitalpenean: “Takoiak: edertasunaren industriak emakumeei ezarritako irain bat da”. 
 
Ukraniako zenbait diputatu, asko Petro Poroshenko presindente ohiaren hurbilekoak, Defentsa Ministerioaren aurrean takoidun zapatak utzi zituzten, "bertakoak horrela joan zitezten desfilera". Inna Suvsun diputatuak Facebook-en salatu zuen “ideia inozoa" dela eta “emakumeen estereotipoak zabaltzen ditu, emakumeak papin polit bat izan behar balu bezala”. 
 
Parlamentuko presidente ordea den Olena Kondratiuk-ek nazioko agintariei barkamen publikoa exijitu die “armekin Ukraniaren independentzia defendatzen duten emakumeei egindako humiliazioagatik”.
 
Maria Berlinska, ejerzitoko beteranoak, aipatu zuen desfileak trebetasun militarrak erakutsi behar lituzkeela, baina abuztuan burutuko dena tribunetako goi karguko ofizialen arreta bereganatzeko prestatua dagoela. 
 
Ukraniako indar armatuak 31.000 emakume baino gehiago ditu, eta horietako 4.1000 ofizialak dira. 13.500 emakumezko ukraniar baino gehiago borrokatu ziren errusiaren aldeko separatisten aurka orain dela zazpi urte, konfliktuak eztanda egin zuenean.