Ukrainako sortzaileen artelanez egindako ‘Gerrako artistak’ erakusketa igandera arte egongo da zabalik Iruñean

Ukrainako sortzaileen artelanez egindako ‘Gerrako artistak’ erakusketa igandera arte egongo da zabalik Iruñean Bildutako funtsa errefuxiatuei babesa emateko eraikin bat birgaitzeko erabiliko dute. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ukrainako-sortzaileen-artelanez-egindako-2018gerrako-artistak2019-erakusketa-igandera-arte-egongo-da-zabalik-irunean/@@download/image/erakusketa ar.png
2022/10/04

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Bildutako funtsa errefuxiatuei babesa emateko eraikin bat birgaitzeko erabiliko dute.
Ukrainako sortzaileen artelanez egindako ‘Gerrako artistak’ erakusketa igandera arte egongo da zabalik Iruñean

Gerrako artistak erakusketa berrogeita lau artelanez osatua dago, berrogei margolan eta lau eskultura. Parte hartu duten artisten artean daude, besteak beste, Roman Opalinsky, Sergej Ovcharuk, Stas Kadochnikov, Yuriy Yamash edo Borys Buryak. Artista horietako batzuk Ukraniatik kanpo bizi dira.

Nafarroako Erizaintza Fundazioak (NEF) sustatu duen Nash Dim (Gure etxea) proiektuaren barruan antolatu da erakusketa. Izan ere, Ukrainako sortzaileen lanak ezagutarazteaz gain, saldutako lanekin bildutako diruarekin lekuz aldarazitako ehun bat emakume eta umeri aterpea emango zaie.

Lanak Nafarroako Erizaintza Fundazioaren webgunean eros daitezke, eta salmentaren irabaziak Nash Dim proiektura bideratuko dira oso-osorik. Bildutako funtsekin Leópolisetik 28 kilometrora dagoen Kernytsya herriko udal-eraikin zahar bat birgaituko dute, "74 emakume eta 24 ume errefuxiatuk negua baldintza duinetan igaro dezaten".

Erakusketa igandera arte, urriak 9, izango da irekita, Kondestablearen Jauregiko Areto Gotikoan.

Afari solidarioa
Proiekturako diru gehiago biltzeko asmoz, afari solidarioa antolatu dute ostegunean, Medikuen Elkargoan. Alex Mugica sukaldariak egindako pintxoak zerbitzatuko dira. Gainera, zenbait opari zozkatuko dituzte eta objektuen enkantea egingo dute. Team Rockers Crew breaking-taldeak eta La Banda del Desagüek ere joko dute ekitaldian.