Ukatze sozialak min fisikoaren garuneko gune berdinak aktibatzen ditu

Ukatze sozialak min fisikoaren garuneko gune berdinak aktibatzen ditu Sekula kalabazak jaso badituzu, badakizu zertaz ari garen. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ukatze-sozialak-min-fisikoaren-garuneko-gune-berdinak-aktibatzen-ditu/@@download/image/pexels-anete-lusina-5723269.jpg
2024/03/26
Sekula kalabazak jaso badituzu, badakizu zertaz ari garen.
Ukatze sozialak min fisikoaren garuneko gune berdinak aktibatzen ditu

Ukatze sozialak sortutako sentimendu sakonak min fisikoaren kalte berdina eragiten du. Izan ere, garuneko gune berdinak aktibatzen dira. Aurkikuntza hau Proceedings of the National Academy of Sciences aldizkarian argitaratua da.

Ethan Kross-ek, ikerketaren zuzendariak, azaldu duenez “emaitza hauek errefusa sozialak min ematen duenaren esanahiari ikuspegi berri bat gehitzen dio”. Lehen begiratru azkarrean, katilu bero bat norberaren gainera isurtzeak eta pertsona batek zurekin hausten badu sentitzen dugun minak ez dutela zerikusik esango genuke. Ikerketa honek aurkakoa dio, ordea, eta sentsazioak uste duguna baino antzekoagoak izan litezke.

Frogatu dute ondoez emozionaleko sentimenduak min fisioaren esperientzia eragiten duten garuneko gune berdinetan daudela eta ukapen sozialean bi esperientziak gainjarri egiten omen dira.

Ondorio honetara iristeko ikertzaileek azken sei hilabetean maitasun haustura bat pairatu zuten berrogei pertsona bildu zituzten. Parte-hartzaile bakoitzak bi zeregin izan zituen ikerketan: bata ukapen sentimenduekin lotutakoa eta bestea min fisikoari zegokiona.
Ukapenaren zereginean, parte-hartzaileek euren bikote ohiaren argazkia behatzen zuten eta banandu zirenean nola sentitu ziren pentsatu zuten. Min fisikoaren zereginean, gailu batek estimulazio termiko bat eragiten zien ezkerreko besoan, kafe katilu bero bat eustearen antzeko mina eragiten ziena.

“Aurkitu dugunaren arabera, ukapen sozialak min fisikoarekin aktibatzen diren garuneko gune berdinak jartzen ditu martxan” dio argitaratu duten txostenak. Ikertzaileek egindako aurkikuntzek galera sozialaren esperientzian informazio berria eskaintzea espero dute.