“Ufestuek”

“Ufestuek” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ufestuek/@@download/image/23p15-1.jpg
2002/10/04
kritika
Testua: B. Malone
Ufestuek
23.zenbakia
“Ufestuek”
Baztan aldetik datoz; ditxosozko muga ondoko Erratzu ingurutik. Eta zortzi pieza dakarzkigute, beren abesti batek aldarrikatzen duen “nekazalpunk” espirituari eutsiz. Erran dezagun egia: Ufestuek taldeak ez du gauza berririk egiten: beraiena melodia errazetan oinarritutako punk eta rocka da, ska tantoei muzin egin gabe, hori bai. Hitzetan, garai bateko euskal talde bat gogora ekarriz, simaurra edo gorotza jaurtikitzen dute. Baina erran dezagun halaber, beste egia: freskotasuna darie Ufestuek-ekoei, eta diskoa entzunda, taldea zuzenean ikusteko gogoa jartzen zaio bati. Kantuei erreparatuta, kontzertuetan asko irabazi behar duen taldearen aurrean gaudela dirudi.