UEUko Udako Ikastaroak ekainaren 15etik aurrera
UEUk bere 51. edizioan 17 jardunaldi eta topaketa antolatu ditu hainbat eragilerekin elkarlanean eta euskal gizartearentzat garrantzitsuak diren gaiei buruz hausnartzeko helburuarekin.
Beste edizioetako ezaugarriak mantenduko dute aurten ere: aurrez aurrekotasuna jendeak hausnarketa egiteko eta elkar ezagutzeko, helburua komunitatea trinkotzea baita. Kalitatea ere maila gorenean mantenduko da antolatzaileen esanetan. Horretarako adituak eta arituak bildu dituztela adierazi dute. Azkenik, UEUk euskaldunen topagunea ere izan nahi du.
Jardunaldi guztiak neurrira egindakoak dira, hainbat eragilerekin lankidetzan: Kontseilua, BadaLab, JAKIN, ALDEE, GEZKI,... Eta jende multzo zabalak izena eman dezake bertan: alorreko profesionalak eta adituak, gaian interesa duenak eta azken finean, euskaldun guztiek.
Aurtengo Udako Ikastaroak hilabete iraungo dute, ekainaren 12tik uztailaren 12ra eta Euskal Herriko txoko askotara iritsiko dira: Eibar, Baiona, Iruñea, Gasteiz, Bilbo, Errenteria, Tolosa eta Usurbil. Ahalik eta jende gehiagok parte hartu dezan, 10 euro balioko dute matrikula guztiek.
Eskaintza guztia hementxe.

