UEU-k zientziari buruzko umore bakarrizketak egingo ditu Eibarren
Bost zientzialari edo ikerlarik parte hartuko dute, eta aurrez eman behar da izena.

Zientziari buruzko umore bakarrizketak antolatu ditu UEUk hirugarren urtez. Aurtengo hitzordua datorren asteartean, hilaren 16an, izango da, Markeskoa Jauregian. Saio honen bidez, umorea zientzia dibulgatzeko modu eraginkorra izan daitekeela frogatu nahi dute.
UEUko komunikazio-arduraduna den Idoia Torregaraik gidatuko du ekitaldia, eta bost gonbidatu izango dira bertan: Marina Landa Gonzalez, Josu Lopez-Gazpio, Onintze Parra Ipiña, Ander Prieto de Garay, eta Eider Saragueta Garrido.
Arratsaldeko 18.00etan hasiko da eta bertaratu nahi duenak aurrez eman behar du izena komunikazioa@ueu.eus helbidean.