UEMA Eguna izango da larunbatean Goizuetan

UEMA Eguna izango da larunbatean Goizuetan https://www.gaztezulo.eus/albisteak/uema-eguna-izango-da-larunbatean-goizuetan/@@download/image/2012671735uema_eguna_2012_azala.jpg
2012/12/13
berria
UEMA Eguna izango da larunbatean Goizuetan
Euskararen normalizazioaren alde, datorren larunbatean, ekainaren 9an, Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen (UEMA) Eguna egingo dute Goizuetan. 'Euskaraz bizi eta ari, herri euskaldunak aintzidari' lemapean, egun guztirako egitaraua prest da dagoeneko.


Egitasmoa UEMA Egunaren aurkezpenean aldarrikatu bezala, euskararen normalizazioaren alde ari da lanean azken urteetan bezala, eta lehendakariak, Maren Belastegik, aldarrikatu bezala UEMAk hizkuntza eskubideen aldarrikapenen aitzindari izan behar du jomuga, aurrerapausoak eman ahal izateko.
Ibilbide horretan, aurten Goizuetan izango da UEMA Eguna, eta antolatzaileek hamaika ekitaldi jarri dituzte martxan. Goizean zehar, artisauak, dantzariak eta musikariak ibiliko herriko kaleak girotzen, eta Herriko Etxera bisita gidatuak ere izango dira. Goiz eta arratsaldean, gainera, haurrentzako txokoa ere izango da, puzgarri, joko eta tailerrekin.
Eguerdian, Herri Bazkaria antolatu dute eta arratsaldean berriz, dantzaldia izango da. Eguna behar bezala amaitzeko, Gaztetxean kontzertuak antolatu dituzte.

Egitaraua:


10:00etan UEMAko udalektako ordezkarien batzarra udaletxean
11:00-14:00 Haurrentzako puzgarri, joko eta tailerrak
11:30etan Herrio etxeak ezagutuzeko bisita gidatua
13:30etan UEMA eguneko ekitaldi nagusia
Goizean zehar artisauak, dantzariak eta musikariak herriko kaleetan
14:30ean Herri bazkaria
16:00-18:00 Haurrentzako puzgarriak
19:00etan Dantzaldia: Gabezin
Gauean Kontzertuak Gaztetxean