Udazkeneko lorea

Udazkeneko lorea https://www.gaztezulo.eus/albisteak/udazkeneko-lorea/@@download/image/201210311488Udazkeneko_Lorea_Xabier_Etxeberria.jpg
2012/11/02
kritika
Testua: Maitane Legarreta
Idazlea: Xabier Etxeberria
134.zenbakia
Udazkeneko lorea
Mikel eta Lucia lagun baten ezkontzan ezagutu eta oheratu egin dira egun horretan bertan. Mikelek ez dio ezer kontatutako Naroa neska-lagunari, hark ere berari sekretu bat ezkutatzen diola jakin gabe. Luciak berak ere badu isilpean gordetako zerbait eta ahizpari gutuna idatziko dio guztia kontatzeko. Esan ezin direnei edo esatea komeni ez direnei buruzko eleberri arin eta irakurterraza. Zenbait gertaera aurreikus daitezkeen arren, ez duzu istorioa nola amaituko den jakiteko gogoa galduko.