Udazkeneko jarduerak aurkeztuko dituzte Montehermoson

Udazkeneko jarduerak aurkeztuko dituzte Montehermoson https://www.gaztezulo.eus/albisteak/udazkeneko-jarduerak-aurkeztuko-dituzte-montehermoson/@@download/image/20109141074TTUKUNAK_Kristof_Verschueren9.jpg
2012/12/13
berria
Udazkeneko jarduerak aurkeztuko dituzte Montehermoson
Larunbatean, hilak 18, udazkeneko programazioarekin hasteko, Ttukuna ahizpek -argazkian- txalaparta erakustaldia emango dute. Urte bukaera bitartean, hezkuntza programan, beste hainbat ekimenen artean, bisitaldi gidatuak eta tailerrak antolatu ditu Gasteizko kulturuneak.

Bisitaldietan kulturuneko egunerokoa gertutik ikusi ahal izango da. Tailerrei dagokienez, berdintasun lantegiak izango dira eta erakusketa bat nola antolatzen den erakutsiko dute.
Animaziozko filmak proiektatuko dituzte, bestalde, igande goizetan, Munstroak S.A. eta Pixarren film labur onenak, tartean.
Bestalde, hiru erakusketa jarriko dituzte ikusgai, 2011ko urtarrila hasiera arte: Monkey see monkey do, Esta en mi cabeza. Detrás de los ojos eta What I see izenekoak.