Udazkena eta intsektuak

Zuhaitz hostoek kolore bizia izan ohi dute udazkenean. Eta horrek badu arrazoia. Urkiekin azterketa bat egin du zientzialari talde batek, eta kolore biziko zuhaitzetan intsektu gutxiagok ernatzen dutela ondorioztatu dute. Beraz, kolore biziko arbolek intsektuen eraso gutxiago jasan ohi dute. Berriki, hala jakinarazi du Science aldizkarian argitaratutako ikerketak.