Udazken Fest jaialdia debekatu du Gasteizko Udalak

Hilabeteetako lanaren ondotik, dena prest zuten Gasteizen bihar –urriak 31– auzi politikoak tarteko espetxeratuta dauden euskal gazteen aldeko festa egiteko. Atzo, aldiz, Javier Maroto Gasteizko alkateak iragarri zuen jaialdiak bertan behera gelditu behar zuela.
Mandoilek, Arramazka, Gatillazo, Soziedad Alkoholika, Ze Esatek! eta Tximeleta taldeek hitzordua zuten atzo Gasteizko Zurbanoko Kupulan, Arabako elkartasun gaua egiteko. Azken momentuan, ordea, Gasteizko Udalak, "erabaki politikoak" tarteko Udazken Fest jaialdia egitea debekatu du.
Jaialdiaren antolatzaileek iragarri bezala, jaialdian ateratako dirua Araba guztian sakabanaketa politikoa bizi duten 56 familiek eskuratuko zuten. Horren kontra, berriz, Gasteizko Udalak segurtasun pribaturik ez izatea batetik, eta sarreren etekin ekonomikoak aterateko asmoa zegoela bestetik argudiatu du, azken momentuan, jaialdia egiteko baimena ukatzeko.
Gasteizko Udalak hartutako erabakiaren kontra, berriz, manifestaldia antolatu dute bihar –urriak 31– 19:30etan Gasteizko Bilbo Plazan eta ondoren, Gasteizko Gaztetxean kontzertuak izango direla ere aurreratu dute antolatzaileek.
Dagoeneko sarrerak erosi zituzten guztiek, eskuratutako tokian bertan pultsera aurkeztuta jasoko dute ordaindutako dirua eta internet bidez erosi zutenek, berriz, helbide elektrokinkoaren bitartez kontaktatuko dituzte antolatzaileek.