Udaz jantzita

Hona hemen datozen hilabeteetan gure kaleetan ikusiko dugun moda.
Maiatzan gaude, baina moda mundua dagoeneko udari begira jarri da. Udako modan barrena ibilalditxoa egin dugu, Donostiako Dam dendako Izaskun Iartzaren laguntzarekin.
Nesketan bi joera nagusi egongo dira: "japoniarra" eta "ibizatarra". Lehenengoak Ekialdeko Asiako jantzi zaharrak gogorarazten dizkigu: pieza bakar bateko soinekoak eta emakumearen gorputza markatzen dutenak, beso zabalak, lepo motzak.... Bestetik, Ibizako moda deritzona: kotoi eta oihal onez egindako soinekoak, zabaltasun handiko gonak
Horrez gain, nesken artean, baina baita mutilen artean ere, tindua galdutako bakeroak berriro ere bueltan etorriko dira.
Osagarriak eta takoidun zapatak
Datorrena marraz beteriko uda izango da. Eta kolorei dagokienez, nahi adina konbinazio: "oro har, konbinazio handia dator; goialdeko arropa marra batzuekin, galtzak beste batzuekin ", dio Izaskunek.
Udako modaren beste ezaugarrietako bat osagarriak izango dira: boltsak, gerrikoak Izaskunen arabera, "osagarri asko punk janzkeratik hartu dira. Iaz ere modan egon ziren, eta aurten gogorrago joko dute. Gandor gehiago ikusiko ditugu, adibidez ".
Jantzietan ezezik, oinetakoetan ere aldaketak datozkigu. Berriro ere ditxosozko takoidun eta puntadun zapatak modan jarriko zaizkigu. Aitzitik, kirola egiteko zapatilak ere itzuliko dira. Honelako kontraesanak ditu modak!
Mutilak mangarik gabe
Mutilen artean, lehenik, besorik gabeko kamisetak izango ditugu. Ez tiradunak, besorik gabekoak baizik, ezberdina baita. Eta ahal dela, estu samarrak.
Galtzetan, bestalde, kostura asko eta hamaika poltsikodunak modan egongo dira, ez ikaragarri zabalak, "joera hau apaldu baita azkenaldian", dio Izaskunek. Eta jakina, praka motz ugari, urtetik urtera gero eta mutil gehiago ausartzen baitira hanketako bizarrak erakusten.
Koloreei dagokienez, eskaintza handia izango da. Dena den, azken urteotako modaren ildotik, kolore biziek harrera ona izango omen dute: laranja, pistatxoa Zer jantziko duzu zuk?