Udane Goikoetxea: "“Zorte handiko pertsona naiz”"

Udane Goikoetxea: "“Zorte handiko pertsona naiz”" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/udane-goikoetxea-quotzorte-handiko-pertsona-naizquot/@@download/image/udane_goikoetxe_1371117755.jpg
2011/12/02
elkarrizketa
Testua: Saioa Baleztena
Gazte hasi zen irratian, eta bizkaitarren iratzargailu bilakatu zen Goizeko
Izarretan saioan: “Egun on, egun ederrez..” telebistan eta prentsan ere izan dugu bere berri. Tximeletak miresten ditu; isiltasuna, eta barrua lasai izatea. 


Irratia, telebista eta prentsa. Bat aukeratu beharko bazenu?

Aurten buruari bueltaka nabil, lana aldatzeko unea izan daiteke laster, batek daki… Aukeratu ahal izatea ez da txarra! Beharbada guztiz desberdina den zerbait... zuri-beltzeko pelikula batean parte hartuko nuke.

Argi gorria pizten denean… Entzuten dauden guztien belarriak gozatzera! Sentsazio ona da. Ez zaitu inork ikusten baina keinurik txikiena ere transmititzen da uhinen bidez. Nahiko maniatikoa naiz mikrofonoaren aurrean eta ahalegintzen naiz, musika, ahotsa, dena milimetrora neurtzen.

Kazetari bati ezin zaio falta…
Boligrafoa, papera, grabagailua eta zuhurtasuna. Baina, batez ere, iritzi propioa; gauzak aztertzeko eta hausnartzeko gaitasuna.

Izan duzun lanik txarrena?
Ez dakit, ez daukat traumarik edo horrelako gogorapen gordinik. Zorte handiko pertsona naizela uste dut.

Zer miresten duzu?
Natura. Tximeletak. Isiltasuna. Barrua lasai izatea...

Zerk beldurtzen zaitu? 
Batez ere armiarmek. Zerbait galtzeak eta sarera erortzeak.

Zein aktorek irudikatuko luke ondoen zure bizitza film batean?
Ez dut ezagutu oraindik. Zuri beltzean izango litzatekeela argi daukat. Akaso koloreren bat nabarmenduta: gorria edo morea.

Inoiz ez duzu ahaztuko… 
Aitarekin hegazki txikian ibili nintzenekoa. Aireportura joan ginen bere urtebetetze egun baten. Pilotu batzuk praktiketan zeuden eta utzi ziguten eurekin aireratzen.