Udan (nahi baduzu) egin ditzakezun 100 gauza

Udan (nahi baduzu) egin ditzakezun 100 gauza Uda hau ere, ezberdina izango da, baina elkar zaintzea lehenetsi behar bada ere, gauza asko egin daitezke gozatzeko. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/udan-nahi-baduzu-egin-ditzakezun-100-gauza/@@download/image/IMG_1086.jpg
2021/07/23

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Uda hau ere, ezberdina izango da, baina elkar zaintzea lehenetsi behar bada ere, gauza asko egin daitezke gozatzeko.
Udan (nahi baduzu) egin ditzakezun 100 gauza

"Noiz dituzu oporrak?" "Nora zoaz?" "Ez dut oporrik". "Hemen geratuko naiz". "Nahi dudana lana da!" Udak bizitzak bezalakoak dira, oso ezberdinak, baina udak dira guztiontzat. Batzuetan gauza asko egin nahi izaten ditugu, beste batzuetan, ordea, ezer ez. Deskonektatu edo berriz ere konektatu. Uda oroitzapenak eraikitzeko eta hauek berriz gogoratzeko garaia da, baina zer egin bada horretarako udan? Beharbada 100 gauza hauetakoren bat? 

1. Etxea birdiseinatu eta gozatu!
2. Disko gogorra ordenatu eta urteetan zehar egin dituzun argazkiak antolatu ahanzturan eror ez daitezen. 
3. Natura marraztu.
4. Itsasertzetik paseatu. Bideo bat egitea hautazkoa da. 
5. Aldizkariak (GAZTEZULO, adibidez) irakurri eta ondoren collage polit bat egin horiekin.
6. Hondartzatik harriak lapurtu zure bilduma pribaturako. Hautazkoa da hauek pintatzea edo horiekin eskulturak egitea.
7. Zure txokoa ordenatu, etxea, armairua, liburua, diskoak... zure bizitza ordenatu finean.
8. Bigarren eskuko dendan bisitatu erabili zenezakeen zerbait begiztatzeko. 
9. Disko gogorrean aurkitu duzun argazki eder hori koadro batean jarri etxeko hormaren batean. 
10. Zure CV-a eguneratu, beharbada uda bukatu ondoren zure bizitzako aukera itxaroten izango duzu, ezin
da sekula jakin!
11. Irailean egitea gustatuko litzaizukeen gauzen zerrenda bat egin. 
12. Ez sartu sare sozialetan. Benetan, zauden lekuaz gozatu daiteke sare sozialei bertan zaudela esan gabe ere. 
13. Zerbaiten argazki serie bat egin. 
14 .Edozein hiritatik paseatu gustatzen zaizkizun errotuluei argazkiak eginez. 
15. Aspalditik egin nahian zenbiltzan online ikastaro hori egin.
16. Erakusketak bisitatzeko aprobetxatu.
17. Kaligrafia ikasi.
18. Zure letra propioa diseinatu.
19. Estanpatu koloretsu bat duen alkandora jantzi.
20. Zerbait zure eskuekin sortu.
21. Literatura irakurri, biografiak, poesia. Irakurri.
22. Egurrarekin gauzak egin.
23. Material berriekin esperimentatu.
24. Eskutitz bat eskuz idatzi eta bidali. 
25. Udako eguneroko bat idatzi, egiten duzunarekin baino, egiten duzunean sentitzen duzunarekin. 
26. Helmuga finkorik gabe hiritik paseatu musika entzunez.
27. Hondartzara edo mendira afaltzera joan. Hori bai, gero aurkitu duzun bezala utzi lekua. 
28.Zinemara joan. 
29. Behar ez dituzun, eta lekua okupatzen duten, gauza horiek guztiak bota. 
30. Zerura begiratu hodeietan formak bilatzen saiatzen zaren bitartean.
31. Abestiak abestu euren letrak irakurtzen dituzun bitartean.
32. Isiltasunaz gozatu. 
33. Eseri eta ikusten duzuna marraztu. 
34. Ikusteko gogoa duzun, baina orain arte ikusi ezin izan duzun, pertsona horrekin geratu.
35. Dokumentalak ikusi eta ondoren lagunekin komentatu. 
36. Zoriontsu izan zinen momentu horiek gogoratu eta ondoren, idatzi. 
37. Aspalditik ikusi nahian zabiltzan telesail horren atal guztiak ikusi. 
38. Lagunekin geratu, planik, ordutegirik, eta ahal den neurrian, mugikorrik gabe.
39. Ibai batean bainatu. 
40. Aire zabaleko kontzertu batera joan. 
41. Egun batzuk mugikorrik eta erlojurik gabe pasa. 
42. Ez ezertxo ere egin. 
43. Gogo aldartearen araberako musika zerrendak sortu. 
44. Helmugarik gabe autora igo eta egunak eraman zaitzala…
45. Pentsatu/Ez pentsatu.
46. Zure animalia laztandu. 
47. Egin nahi ez dituzun planez paso egin. 
48. Musukatu. Besarkatu. Maitemindu.
49. Bizikletan normalean joan ohi ez zaren lekuetatik joan. 
50. Zure buruarekin bakarrik egun bat bederen pasa eta gozatu zaitez. 
51. Ardo edo garagardo on bat edan.
52. Zerbaitetara jolastu aire zabalean.
53. Uretan murgildu.
54. Ariketa egin zure gorputzak egin dezakeenaz kontziente izateko.
55. Ezusteko bat eman norbaiti. 
56. Naturaz inguratu eta bere formak behatu. 
57. Musika berria ezagutu, filme berriak, liburu berriak... arteaz gozatu bere forma guztietan. 
58. Bidaiatu, etxetik hurbil bada ere. 
59. Plastiko gutxiagorekin bizitzako lehen pausoak eman. Hemen aholku batzuk.
60. Norbaiti zenbait maite duzun esan.
61. Izarren azpian dantzatu edo lo egin. 
62. Eguzki izpiak uretan islatzean diamanteak diruditela pentsatu. 
63. Turismoa egin, baina errespetuz.
64. Zuhaitz baten itzalpe freskoan hitz egin ordu txikietara arte. 
65. Bizitza bizitu.
66. Udako euri epela azalean sentitu.
67. Hondarretan oinutsik ibili.
68. Norbaiti zerbait aitortu.
69. Merkatura joan eta errezeta berri bat prestatu zure musika gustukoenarekin. 
70. Zure auzo edo eskola zaharra bisitatu. 
71. Ordutegi finkorik ez izan.
72. Zure herrira joan eta ez baldin baduzu beste edozein herrik balio du. 
73. Zerbait landatu, ureztatu eta lur bustia usaindu. 
74. Instrumentu bat jo, jotzen ez badakizu ere. 
75. Hondartzara joan inor ez dagoenean.
76. Lurrean eseri. 
77. Horrenbeste hitz egin dizuten zuzendari horren film guztiak ikusi. 
78. Ezezagunekin hitz egin. 
79. Zure amari, aitari, amonari, aitonari egun oso bat eskaini. 
80. Lokatzezko bainu bat hartu. 
81. Baldosen gainean ibili hauek zenbatuz. 
82. Selfie-ak egin/Selfie-ak ez egin.
83. Lagunak afari batera gonbidatu.
84. Siesta egin.
85. Mojito bat edo bi hartu.
86. Beti egin nahi izan duzun, baina inoiz ausartu ez zaren hori egin. 
87. Pintxo bat hartu, leku itzaltsuren batean bero egiten duenean. 
88. Udazkenari itxaron.
89. Urezko pistolekin jolastu.
90. Mendi bat igo.
91. Izozki batez gozatu.
92. Su bat egin (beti ere kontrolatuz) eta zerbait goxoa prestatu bertan. 
93. Norbaiten aurrean abesti bat abestu. 
94. Egindako bidean atzera egin oinatzak bilatzeko. 
95. Egin nahi ez duzun ezer ez egin.
96. Zerrendako gauza guztiak ez batera egin.
97. Zure zerrenda propioa sortu.
98. Egin nahi ez duzunaren zerrenda sortu. 
99. Nahi dituzunak bete eta nahi ez dituzunak ez.
100. Ez egin inongo zerrendarik. 

Besterik gabe gozatu, bai udan, eta ahal den neurrian baita urte guztian ere. Abestiak dion bezala: "Bizi nahi dut, hil baino lehenago".