Udan munduan zehar bidaiatu nahi? Adi eskaintza berezi honi!

Udan munduan zehar bidaiatu nahi? Adi eskaintza berezi honi! Islandiako airelinea batek 3.300 euroko soldata eta doako egonaldia eskaintzen dizkizu! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/udan-munduan-zehar-bidaiatu-nahi-adi-eskaintza-berezi-honi/@@download/image/7.1-810x300.jpg
2018/04/25
berria
Islandiako airelinea batek 3.300 euroko soldata eta doako egonaldia eskaintzen dizkizu!
Udan munduan zehar bidaiatu nahi? Adi eskaintza berezi honi!

Oraindik ez badakizu zer egin uda honetan, adi eskaintza harrigarri honi; Wow Air airelinea islandiarrak doako egonaldia eskainiko du herrialdean eta 3.300 euroko soldata ordainduko du udan munduan zehar bidaiatu eta dena dokumentatzeko gogoz dabilen abenturazaleari. Ez diguzuela sinisten? Ba jarraitu irakurtzen!

 

Busines Insider kontuaren arabera, bi pertsona izango dira eskaintza hau lortuko dutenak. Aukeratutako bi bidaiariek bi hilabete izango dituzte Ipar Amerika eta Europako herrialde ederrenak bisitatu eta bertan ikusten dutena grabatu eta kontatzeko. Eta nola aukeratuko dituzte bi zorioneko bidaiariak? Horretarako jarri dute martxan  WOW Travel Guide lehiaketa. 

 

 

Ekainaren 1ean hasi eta abuztuaren 15a arte, bi irabazleek mundua zeharkatuko dute. Parte hartzeko, sartu lehiaketaren webgunean eta igo bi minutuko bideoa zure jatorrizko hirian egin daitekeena deskribatuz maiatzaren 14a baino lehen. Eta gogoratu, abenturazale dibertigarri eta alaiak bilatzen dituzte. Zorte on!