Udan jaiotakoak altuagoak dira

Udan jaiotakoak altuagoak dira https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/11/16
albiste-laburra
Udan jaiotakoak altuagoak dira
Cambridgeko Unibertsitatean egindako ikerketa baten arabera, udan jaiotzen diren umeak gainontzeko urtaroetan jaiotzen direnak baino altuagoak dira, batez ere, neguan jaiotakoak baino. Ikerketa egiteko 450.000 jaioberri aztertu dituzte. Diotenez, udaberrian eta udan haurdun dauden emakumeek eguzkia hartzearekin batera umeen hazkuntzan berebiziko garrantzia duen D bitamina aktibatzen dute, eta ondorioz, hezurrak ondo hazteko laguntza handiagoa dute.