Udan bostekoa luzatu nahi al duzu?

Udan bostekoa luzatu nahi al duzu? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/udan-bostekoa-luzatu-nahi-al-duzu/@@download/image/20105269571DSC_0615.JPG
2012/12/13
berria
Udan bostekoa luzatu nahi al duzu?
Gipuzkoan Gizarte bazterkerian dauden pertsonen alde lan egiten duen Caritas erakundeak Lanaldiak antolatu ditu. 20 urtetik goitiko gazteek aukera dute izena emateko.

Hona hemen Caritasek eskaintzen dituen lanaldiak:

Aterpe: Etxerik gabekoentzat harrera gunea (uztailaren 11tik 21era)

Laguntza Etxea: Etorkinentzat harrera gunea (uztailaren 11tik 21era)

Aukera: Lan munduan eta, oro har, gizartean txertatzeko proiektua (uztailaren 11tik 21era)

Betania: Hiesa dute pertsonentzako gunea (uztailaren 11tik 21era)

Martuteneko espetxea (uztailaren 11tik 18ra; 22 urtetik gorakoentzat).

Ekainaren 1etik aurrera eman daiteke izena 943 440744 telefono zenbakira deituta edo borondat@caritasgi.org e-posta helbidera mezua bidalita.