Udan, aireratu ileak!

Udan, aireratu ileak! Depilatzeko aitzurren kanpaina honek gorputzeko biloa nahieran eramatera animatzen gaitu. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/udan-aireratu-ileak/@@download/image/billie-s-new-ad-today-inline-190626-002_1397e0a6b215d8e12920ea90c2088e38.fit-760w.jpg
2019/07/01
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Depilatzeko aitzurren kanpaina honek gorputzeko biloa nahieran eramatera animatzen gaitu.
Udan, aireratu ileak!

Depilatzea gustu kontua da, inoiz ez betebeharra. Hala gogorarazi du Billie Razors depilatzeko aitzurren markak aireratutako kanpainak. Emakumeek ileak dituzte hanketan, besapean, iztartean eta gorputzeko beste hainbat lekuetan; ile horiekin egin nahi dena bakoitzaren hautua da, eta iritsi da gizarteak inposatutako esterotipoak alboratzeko ordua. 

Kanpainarako, Instagramen beren biloa naturalki azaltzen zuten emakumeak aukeratu ditu aitzur marka honek; horrekin batera, ahalik eta aniztasun zabalena adierazten saiatu dira, adin, etnia eta gorpuzkera ezberdinetako modeloak hautatuz. Mezua argia da; uda honetan, bakoitzak goza dezala bere gorputzarekin nahi duen moduan!