Udalerri mugakideetako kultur emanaldietara joatea posible izango da

Udalerri mugakideetako kultur emanaldietara joatea posible izango da Ondoko herrian kultur ekitaldi baterako sarrerak badituzue nahikoa izango da horiek erakustea igaro ahal izateko. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/udalerri-mugakideetako-kultur-emanaldietara-joatea-posible-izango-da/@@download/image/imagen-img4840-copie-n-et-b.jpg
2020/10/29
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Ondoko herrian kultur ekitaldi baterako sarrerak badituzue nahikoa izango da horiek erakustea igaro ahal izateko.
Udalerri mugakideetako kultur emanaldietara joatea posible izango da

Kulturarentzat ostiko galanta suposatu du muga guztien itxiera, batez ere, dagoeneko sarrerak salduta zituztenentzat. Hain zuzen, astearte goizean ezarritako neurriek zehazten zutenez, kultur emanaldi baterako sarrerak izatea ez zen udalerriz aldatzeko arrazoi nahikoa, eta hala, ikuskizun askok sarreren dirua itzuli behar izan dute samin handiz. 

Bada orain, neurria apur bat malgutzea erabaki du Gobernuak; gauzak horrela, udalerri mugakideetara joateko aukera eskainiko du kultur ikuskizun edo emanaldiak ikusteko sarrerak izanik. Hain zuzen, sarrera horiek izango dira ondoko udalerrietara joateko baimena. Neurriak arnas apur bat eman die ezinbestean sarreren dirua bueltatu behar zuten antzezlan, kontzertu eta bestelako emanaldien antolatzaileei, baina kolpea ez dute guztiz saihestu, batez ere hiriburuetan antolatutako emanaldietan, horietara mugakideak ez diren udalerrietako jende asko joaten baita.