Udalerri euskaldunetako gazteentzako Salto! udalekuetan izena eman ahal izango da bihartik aurrera

Udalerri euskaldunetako gazteentzako Salto! udalekuetan izena eman ahal izango da bihartik aurrera 2006 eta 2009 urteen artean jaiotakoek har dezakete parte udaleku ibiltarian, eta bi txanda izango dira. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/udalerri-euskaldunetako-gazteentzako-salto-udalekuetan-izena-eman-ahal-izango-da-bihartik-aurrera/@@download/image/085ebe4cb04cce8cc4517.jpg
2024/02/29
2006 eta 2009 urteen artean jaiotakoek har dezakete parte udaleku ibiltarian, eta bi txanda izango dira.
Udalerri euskaldunetako gazteentzako Salto! udalekuetan izena eman ahal izango da bihartik aurrera

Udalerri euskaldunetako gazteentzako udalekuak antolatu ditu aurten ere UEMAk. Aisialdiarekin eta euskal kulturarekin lotutako egitarau erakargarriarekin, gazteak euskararen inguruan sentsibilizatzea, kontzientziatzea eta saretzea lortu nahi dute udalekuen bidez. 

2006 eta 2009 urteen artean jaiotako gazteek izango dute udalekuetan parte hartzeko aukera, eta lehen aldiz bi txanda izango dira: bata, ekainaren 24tik uztailaren 2ra, eta, bestea, uztailaren 4tik 12ra. Azken urteetan bezala, ibiltaria izango da ekimena: Arantzan hasi eta, Doneztebe eta Oronoz-Mugaire zeharkatu ondoren, Elizondora iritsiko dira. Herri bakoitzean bi gau pasatuko dituzte gazteek, eta herri batetik bestera oinez mugituko dira.

Aurreikusitako gazte kopurua 120 lagunekoa izango da guztira, txanda bakoitzean 60 lagun. Kopurua gainditzen bada, lurraldetasuna, genero irizpidea eta izena emateko ordena hartuko da kontuan taldea osatzeko. 

Izena emateko epea bihar zabalduko da, eta martxoaren 31 arte izango da zabalik. Lau modutara egin daiteke izen-ematea: formularioa beteta, 943 816699 telefono zenbakira deituta, administrazioa@uema.eus posta elektronikora idatzita, edo Telegram edo Whatsapp bidez 608 668 155 telefono zenbakian.

Informazio gehiago hemen kontsulta daiteke.