Udako zinemaldia bihartik, Hernaniko Atsegindegin

Potemkin taldeak antolatu du aurten ere V. Hernaiko Udako Zinemaldia izango dena. Emanaldi guztiak Atsegindegi plazan izango dira eta gaueko 22:00etan hasiko dira. Aurtengo edizioak egun bat gehiago iraungo du eta biharko pelikularekin hasita, guztira hiru film proiektatuko dira. Islandia, Japon eta Finlandiako ekoizpenak dira. Hiru proiekzioak jatorrizko hizkuntzan ikusi ahal izango dira, baina gaztelerazko azpitituluekin lagunduta.
ABUZTUAK 5: 'Hrútar' (2015)
ABUZTUAK 6: 'Mogari no mori '(2007)
Naomi Kawase zinegile japoniar ezagunaren lana. Zaharren egoitzan bizi den gizon batek bertako zaintzaileetako batekin basoan barrena abiatuko duen abentura du ardatz
ABUZTUAK 7: 'Kovasikajuttu' (2012)
Finlandiatik datorren dokumentala. Jaiotzetik desgaitasun psikiko larriak dituzten lau lagun punk talde bat osatzea erabakitzen duteneko kontakizuna.