Udako ilunabar akustikoak Lizarra kanpinean

Udako ilunabar akustikoak Lizarra kanpinean Lizarrako kanpinean zuzeneko kontzertuak antolatu nahi dituzte, eta bakarlarien zein taldeen bila dabiltza. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/udako-ilunabar-akustikoak-lizarra-kanpinean/@@download/image/camping-lizarra-piscina.png
2020/06/29
berria
Lizarrako kanpinean zuzeneko kontzertuak antolatu nahi dituzte, eta bakarlarien zein taldeen bila dabiltza.
Udako ilunabar akustikoak Lizarra kanpinean

Uztaila eta abuztuko asteburuak musikatu nahi dituzte Lizarra kanpinean, eta zuzenekoak eskaintzeko desiratzen dauden bakarlarien ala musika taldeen bila dabiltza. Hain zuzen, egoera berezi honetan, bai jendeari zerbait desberdina eskaini eta musikariei aukera emateko kontzertu bat izan eta euren musika zabaltzeko aukera zabaldu dute, jakinda aurtengoan kontzertu asko bertan behera geratu direla.

Euskal musikarien aldeko apustua egin nahi dute kanpineko antolatzaileek, eta horretarako, asteburuetan kontzertu akustikoak antolatzen dabiltza. Kontzertuak 18:00-21:00 bitartean izango dira, igerilekua itxi baino lehenago.

Animatzen zarete? Idatzi info@campinglizarra.com helbidera edo deitu 948551733.