UEU: Udako Ikastaroen matrikulazioa zabalik!

Ezohiko egoerak ezohiko neurriak hartzea eskatzen du eta aurtengo Udako Ikastaroek 10 euroko prezio sinbolikoa izango dute. HEMEN ikusi dezakezu zerrenda osoa.
"Egoera berezi honek sortzen dizkigun arazoak aukera bihurtu, ausartak eta sortzaileak izan, eta 48. Udako Ikastaroen eskaintza berezia #ElkarEkin osatuko dugu!" aipatzen dute antolatzaileek.
1. astea: uztailak 13-17
Eibar, Donostia eta Usurbil
Matematikari Euskaldunen IV. Topaketa (Matetop IV.).
Eibar, uztailak 10
Euskal Curriculumaren garapen integrala: EKI.
Eibar, uztailak 13-14
Software librea ikastetxean: Luberri sistemaren instalazioa eta administrazioa.
Donostia, uztailak 13-14
Wikipedia/Wikimedia editatoia 2020.
Donostia, uztailak 14
BERRIA multimedia: kazetaritzaren praktika berriak.
Eibar, uztailak 15 - DATA BERRIA!
Euskal ahozkotasuna eta irudimena: ondarea, sormena eta transmisioa.
Eibar, uztailak 15 - TALDEA BETE EGIN DA (2020-05-27, 12:05), itxaron zerrenda ireki da.
Informazio eta Dokumentazio Kudeatzaileen VI. Bilkura: Tokiko Bildumak. GLAM erakundeek eta komunitateek tokiko memoria elkarrekin eraikitzen.
Eibar, uztailak 16
2020.urtea. Ahaztu dugu Hondakinen %50 birziklatu behar direla? Mintegia.
Eibar, uztailak 16
Pandemiak, distopiak eta mundu berriak. (Jakin Jardunaldia)
Usurbil, uztailak 16 - TALDEA BETE EGIN DA (20-05-26, 16:45), itxaron zerrenda ireki da.
2. astea: abuztuak 31-irailak 4
Iruñea eta Baiona
Orreagatik (778) Trantsiziora (1975-1982): Nafarroaren historia, memoria eta kontakizunak.
Iruñea, abuztuak 31
Erabilera lagapeneko Etxebizitza Kooperatiben eredua: aukerak eta esperientziak.
Iruñea, abuztuak 31
Euskal Herria Dekoloniala Mintegia.
Iruñea, abuztuak 31-irailak 1
Visual Thinking ikas-irakasteko ikusgarria.
Iruñea, irailak 1
Gau Beltza (Arimen gaua) ospakitzuna antolatzeko tailerra.
Baiona, irailak 4
Euskal kantu ondarearen transmisioa
Baiona, irailak 4
Hizkuntzalaritza klinikoko I. jardunaldia : hizkuntza nahasmenduen azterketa eta esku-hartzea euskaldunengan, ikerketa eta arlo klinikoaren ikuspegitik.
Baiona, irailak 4
.
..
ARGIBIDEAK
MATRIKULAZIOA
- Maiatzaren 25ean irekiko da.
- Egitarauak izen ematea irekitzerakoan argitaratuko dira.
- Izena emateko aukera ez da itxiko, zabalik mantenduko da ikastaroa hasi arte.
- Izen-ematea UEUren webgunetik egiten da: www.ueu.eus
- Ikusi UEUren matrikulazio-araudia webgunean.
MATRIKULA-PREZIOAK
- Ikastaro guztiek prezio berdina eta bakarra izango dute: 10,00€
- Salbuespeneko matrikula-prezio berezia dagoenez, ez da ohiko deskonturik aplikatuko.
- Ordainketa egiteko izena eman eta 15 eguneko epea dago, bestela izen-ematea bertan behera utziko da.
DIRU-LAGUNTZAK (info+)
- Hainbat udalek beren herritarrei diru-laguntzak ematen dizkiete, ikusi zerrenda gure webgunean eta galdetu zure udalean.
- Informazio guztia: Diru-laguntzak orrian.
OSASUN-SEGURTASUN OHARRA
- COVID-19 izurrite egoeran ikastetxeek jarraitu beharreko prebentzio-, segurtasun- eta higiene-neurri berdinak jarraituko dira gure egoitza eta jardueretan. Hona argibideak: UEUren prebentzio-neurriak.
EGOITZAK ETA OSTATUAK
- Udako ikastaroen ohiko egoitzak hauek dira: Eibar, Baiona eta Iruñea.
- Beste tokiren baten emango balitz ikastaroa, orrian bertan adieraziko da.
.
INFORMAZIO EGUNERATUA ETA JARRAIPENA:
Ikastaroen egitarauak aldatu egin daitezke, web gunean egongo da informazio eguneratua.
Jarraitu ikastaroen berri ondoko kanaletan:
- Facebook: www.facebook.com/udakoeuskalunibertsitatea
- Twitter: @ueu_orokorra
- Mastodon: @ueu_orokorra@Mastodon.eus
- Instagram: @ueu_orokorra
- ueu365 bloga: www.unibertsitatea.net/blogak/ueu365/
- traolak: #UI48 #ElkarEkin
- UEUren jarduera akademikoaren Boletinean: Harpidetu hemen.
.
Informazio gehiagorako:
Irati Iciar (Udako Ikastaroen arduraduna)
tel. +34 943 82 14 26
i.iciar@ueu.eus
www.ueu.eus