Udako gune erogenoak

Heldu da azkenean leku itxietatik irten eta argitasunaz gozatzeko garaia. Hartzek kobazuloetan bezala, guk taberna, gaztetxe edo ikasle pisuen epeltasunean pasatzen dugu negua. Eguzki izpien epeltasunean, udan ugaritu egiten da jendea ezagutzeko eta harreman berriak egiteko aukera. Probatu nahi baduzu, nonahi izango duzu jendea ezagutzeko abadagunea.
Bukatu da kobazuloko egonaldia hartzarentzat. Aurten, behintzat, ez du gehiago gordeta egon beharrik izango. Eguzkiaren berotasunari esker, zulotik irten, eta mundu zabalera jauzi egiteko garaia heldu da .
Ez da inongo sekretua, udan aukera gehiago izaten dela pertsonen arteko hartu-emanetarako. Izan ere, eguzki izpiekin batera, pertsonen arteko harremanak erraztu eta ugaritu egiten dira. Neguko parke triste, baso ilun edo laku hotzak, udan gune erogeno bilakatzen dira sarri. Hona hemen, uda partean, harremanetarako ezin egokiagoak diren zenbait gune.
Jaiak: dinamita hutsa
Uda, jaia eta Euskal Herria uztartzea dinamita hutsa izan daiteke askorentzat. Bai, jaiak ditugu nonahi, eta era guztietakoak gustuaren, estiloaren eta intentsitatearen arabera: jai txikiak, festa erraldoiak, euskal girokoak, bakailao kutsukoak, alternatiboak
Jakina, horrelakoetan, ligatzeko abantailak eta desabantailak izaten dira. Hala ere, oraingo honetan beste alderdi bati helduko diogu; jaien antolaketari, hain zuzen. Antolakuntza-lanetan sortu ohi diren puntu erogeno batzuk aipatuko ditugu.
Izan ere, jai herrikoiak antolatzea ez da lan makala izaten, denbora eta inplikazioa eskatzen ditu: egitaraua adostu, kontzertuak antolatu, txosnak atondu, txandak egin, kartelak egin, bazkari herrikoia prestatu, herritarrei laguntza eskatu Lan egin behar izan arren, ordea, antolaketek badute beren xarma berezia.
Jarritako ilusioak eta indarrak beti izaten dute saria. Jaietan emaitza biribila izan edo ez, lagun giro polita eta harreman estuak sortzen dira, eta hori ezin da diruz ordaindu. Bestetik, eginiko lagunekin goxo-goxo egoteko aukerak barra-barra izaten dira. Antolakuntzan sortutako harremanak sakontzeko, aitzakia ederra izan daiteke denbora luzez guztiok amestutako festa giro hori. Hau jakinik, ez da antolatzailerik faltako Euskal Herriko festetarako!
www.jaiak.net
Bainulekuak
Parrandaz-parranda ibili ordez atseden hartu nahi dutenentzat, edo jai batzuetatik besteetarako tartea baliatu nahi dutenentzat, aholku aproposa izan daiteke bainu freskagarri bat hartzea.
Bainulekuetan, magia bereziarekin bizi ohi dira pertsonen arteko harremanak. Gorputzen erresuma bihurtzen dira sarri leku horiek. Eguneroko mozorroak alde batera utzi, eta garen bezalaxe azaltzen gara. Arropa kentze hutsak erogenotasuna pizten du maiz. Hona hemen leku interesgarri batzuk: Uribarriko urtegia, hondartzak nudistak nahiz bestelakoak, Nafarroa eta Araba aldeko igerilekuak
UEU eta barnetegiak
Uda gauza askotarako balia daiteke: atseden hartzeko, parranda egiteko, eta baita ikastaroren bat egiteko ere. Asko dira Udako Euskal Unibertsitateak antolatutako ikastaroetara edo barnetegietara hurbiltzen direnak. Euskaldun dezente biltzen da bai Euskal Herriko barnetegietan, bai UEUko ikastaroetan (Miarritzen eta Iruñean izaten dira gehientsuenetan).
Horietan, ikasteko eta era guztietako gaiak lantzeko aukera izaten da, baita jendea ezagutzeko aukera ere. Hortik aurrerakoak, norberaren esku! Hartu-emanetarako dugun gaitasuna landu beharko, etekinez gozatzeko! Aurten ikastaroren bat egiteko asmoa baduzu, adi ibili! Zerrendak bete baino lehen eman izena.
www.ueu.org (Udako Euskal Unibertsitatea)
www.aekanet.net (barnetegiak)
www.ehu.es (EHUko ikastaroak)
Gauez parke batean
Belar usaina, zuhaitzen gerizpea, harri hotzaren ziztada, lasaitasuna milaka sentipen bizi daitezke parkeetan. Neguan heze eta bakartiak izaten diren parke hauek, sekulako bizitasuna hartzen dute udan. Batzuk ikastera joaten dira, irailerako utzitako ikasgaiak gainditzeko esperantzan, beste batzuk siesta egitera, zigarrotxo bat erretzera hurbiltzen denik ere bada, eta xirriak egitera ere joaten dira beste batzuk.
"Surik bai?", "Hor duzun egunkaria gaurkoa al da? Utziko didazu horoskopoa irakurtzen?", "Aulki hau libre al dago?", askotan hain erabiliak diren esaldi horiei esker, parkean dagoen horrengana gerturatu eta, giro lasaian, lagunak egiteko aukera paregabea izango duzu. Hor dira, besteak beste, hiriburuetako parkeak (Takonera-Iruñean ), Ezkaba mendia (Iruñetik gertu) eta Garaioa parkea (Araba), Gladis Enea (Donostian), Caradoc (Baionan)
Eta gaztetxean, zergatik ez?
Sara, Arrasate, Bilbo, Beasain, Elorrio, Gasteiz, Barañain, Deustu Euskal Herrian ezin dugu gaztetxeen mugimendua ahantzi. Gune hauek gazteon ilusioak gauzatzeko balio dute: ikastaroak, kontzertu emanaldiak, bilerak, antzerki saioak Gaztetxeak autogestioan oinarritzen dira, eta, denen artean, gaztetxe mugimendua bultzatzen dute. Hau guztia antolatu eta koordinatzeko egiten diren bilera eta ekintzetan, elkar ezagutu (mutil-mutil, neska-mutil edo neska-neska) eta ligatzeko aukera ugari izaten da. Zergatik ez?
www.gaztetxeak.org
Egun bereziak
Aipatu gune erogenoez gain, ezin ditugu ahaztu zenbait egun berezi (batzuk besteak baino ezagunagoak dira):
Gure santutegi festazalea: Sanferminak (Lesaka-Iruñean), Sanmigelak (Aretxabaleta-Oñati), Sanprudentzioak (Gasteiz-Aramaio), Sanmaximoak (Lizarra), Sanjuanak (Biasteri-Hernani-Agurain ) Zenbat harreman eta maitasun istorio ez ote da sortu santuen aitzakian!
Musika jaialdi handiak: Euskal Herria Zuzenean (Idauze Mendin)
Pastorala (Santa Grazin)
Nafarroaren eguna (Baigorrin)
Berdel eguna, Zapatu urdina (kostaldeko herrietan).
Udan, astero edo ia egunero izaten da zer ospaturik.
Hala ere, gogoan izan, zuk zeuk duzula egun guztiak egun seinalatu bilakatzeko gaitasuna! Egin proba, eta harrituta geldituko zara zure ahalmen magikoekin.