Udaberriko bertso-saioak izango dira Bilbon, larunbatean hasita

Udaberriko bertso-saioak izango dira Bilbon, larunbatean hasita Lau saio izango dira guztira ekainaren 4ra bitarte, larunbatetan. Santutxun eta Deustun egingo dituzte emanaldiak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/udaberriko-bertso-saioak-izango-dira-bilbon-larunbatean-hasita/@@download/image/Satellite.jpg
2022/05/10

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Lau saio izango dira guztira ekainaren 4ra bitarte, larunbatetan. Santutxun eta Deustun egingo dituzte emanaldiak.
Udaberriko bertso-saioak izango dira Bilbon, larunbatean hasita

Santutxuko Bertso Eskolak, Bilboko Udalaren laguntzaz, antolatutako Udaberriko Bertso Saioak ate-joka dira berriz, eta larunbatean izango da lehen hitzordua. Lau saio izango dira guztira, larunbatetan, eguerdiko 13:00etan.  

Saio hauen helburua Bizkaiko hiriburuan euskal kultura eta hizkuntza sustatzea eta, aldi berean, Santutxuko Bertso Eskolak hirian egiten duen lana babestea da. Gaiak Santutxuko Bertso Eskolak jarriko ditu. 

Larunbateko saioan, Oihana Bartra, Amets Arzallus, Uxue Alberdi eta Unai Iturriaga arituko dira kantuan. Maiatzaren 21ean, Maialen Lujanbio, Ibon Ajuria, Jone Uria eta Etxahun Lekue izango dira agertokian. Nerea Ibarzabal Bizkaiko txapelduna eta Andoni Egaña arituko dira bertsotan hilaren 28an, eta, bukatzeko, Onintza Enbeita, Sustrai Colina, Saioa Alkaiza eta Arkaitz Estiballes bertsolariak izango dira ekainaren 4ko saioko protagonistak.

Lehenengo bi saioak Santutxuko Karmelo plazan izango dira, eta azken biak, Deustuko San Pedro plazan, pilotalekuaren ondoan. Sarrera librea izango da.