Udaberria Zarauzko Putzuzulon

Udaberria Zarauzko Putzuzulon https://www.gaztezulo.eus/albisteak/udaberria-zarauzko-putzuzulon/@@download/image/2009422869putzuzulo_apirila_09.jpg
2012/12/13
berria
Udaberria oso modu berezian iritsi da Zarauzko Putzuzulo Gaztetxera. Ekintzaz josita, ezin zuen bestela izan. Gaztetxeko kideek  parte hartzeko gonbitea luzatu dute eta agertzen direnek aspertzeko aukerarik ez dute izango. Begira bestela zer nolako egitaraua osatu duten.

Apirilaren 3an izango da lehenengoa. 22:00etan hasita,   www.mundurat.net/zaratazarautz webgune berrituaren aurkezpena egingo dute Zaratazarautz kolektiboko lagunek. Ondoren kontzertu ikusgarri eta basatia izango da Ezereza, Humilitate, MKT eta Diskoiraa etxeko taldeen eskutik. Txalaparta ikastaroa ere abian jarriko dute. Lehen bilera apirilaren 7an izango da eta bertara agertzen direnen artean erabakiko dituzte ikastaroaren nondik norakoak. Segidan dituzue gainontzeko ekimenak:
Apirilak 14, 21:00etan: Ruidosa Inmundicia (Chile), Michel Platinum (Frantzia) eta Yhteis Kunnan Ystabat (Finlandia) taldeen kontzertua.
Apirilak 19, 20:00etan: The Wave Pictures (London, UK) eta Saudade (Orio) taldeen kontzertua.
Apirilak 23, 21:00etan: Metralleta, Tropiezo eta La Virgen del Pozo taldeen kontzertua.
Apirilak 25: Gazte mugimenduaren asanblada. Egun osoan zehar Udaberri festa izango da, Uztaro barazki ekologikoen kooperatibaren eskutik.
Apirilak 27, 21:30ean: State Poison taldearen kontzertua.
Apirilak 27, 19:30ean: Deabru guztien urtea izeneko dokumentalaren emanaldia.