Udaberri berri bat!: Udazkena ikastolen aldeko jaiez beteta

Udaberri berri bat!: Udazkena ikastolen aldeko jaiez beteta Apuntatu data hauek: Herri Urrats irailaren 20an ospatuko da Senperen, Araba Euskaraz eta Ibilaldia urriaren 18an Amurrion eta Elorrion, Kilometroak urriaren 4an Amasa-Villabonan eta Zizurkilen. Nafarroa Oinez bertan behera geratu da. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/udaberri-berri-bat-udazkena-ikastolen-aldeko-jaiez-beteta/@@download/image/p038_f01.jpg
2020/05/22

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Apuntatu data hauek: Herri Urrats irailaren 20an ospatuko da Senperen, Araba Euskaraz eta Ibilaldia urriaren 18an Amurrion eta Elorrion, Kilometroak urriaren 4an Amasa-Villabonan eta Zizurkilen. Nafarroa Oinez bertan behera geratu da.
Udaberri berri bat!: Udazkena ikastolen aldeko jaiez beteta

Ikastolen Elkarteak duela aste batzuk iragarri zuen Araba Euskaraz eta Herri Urrats atzeratzearen albistea. Orain data berriak iragarri dituzte eta aldaketa batzuekin datoz. Araba Euskaraz eta Ibilaldia egun berean ospatuko dira, urriak 18, bi herri eta lurralde ezberdinetan, baina aldi berean behin arteko lotura egingo da. 

Kilometroak urriaren 4an Amasa-Villabonan eta Zizurkilen ospatzekoa zen eta printzipioz, data bere horretan mantenduko da. Nafarroa Oinez berriz, aurten ez dela egingo iragarri dute. Tamalez, beste jaiek ez bezala, Lizarrako ikastolak eta Nafarroa Oinez fundazioak ikusi dute ez direla baldintzak ematen beren jaia aurten ospatzeko, eta hurrengo urtera atzeratu dute. Kolpe latza da Nafarroako ikastolentzat, baina ez dute beste irtenbiderik topatu oraingoz.

Beste jaiei dagokienez eguna gerturatu ahala, ikusiko dute aurrera egin dezaketen, edo atzera egin beharko duten; baina, gaur-gaurkoz jaiak ospatzeko erabakia hartua du Ikastolen Elkarteak. Ez dute amore eman nahi: jai hauek ez direlako jai hutsak. Jendea, noski, ongi pasatzera dator, dibertitzera, dantzatzera, lagunekin egun eder bat igarotzera Baina jai hauek helburu ugari dituzte, hala nola auzolanaren bitartez ikastolako kideen artean, ikastolen artean eta ikastolen eta herrietako eragileen artean harremanak estutzea; jai hauen bitartez euskal kulturari bost plaza handi eskaintzea; euskarari bozgorailu handi bat jartzea; hainbat proiektu aurrera ateratzeko finantzaketa lortzea.

Hala ere, ardura eta erantzukizunez jokatu nahi dutela nabarmendu nahi izan dute, eta horretarako, osasuna bermatzeko baldintza guztiak ezarriko dituzte, beraz, jai hauek ez dira orain arte ezagutu ditugunen modukoak izango.