Uda, sexaroa

Uda sexu garaia omen da. Inoiz baino gehiago egiten da sexua eta horrez gain, urtaro honek sexu nahia pizteko osagarri guztiak biltzen ditu. Gure gorputzetako tenperatura kanpokoa bezain altua izaten da. Zergatik ote?
Udan murgilduta gaude, eta beroago zabiltza, ezta? Barruko tenperaturaz ari gara, noski. Ez zara bakarra. Begira, bestela, preserbatibo enpresa batek egindako inkestaren emaitza: uztailean eta abuztuan urtarrilean eta otsailean baino %30 kondoi gehiago erosten da. Bestalde, Amsterdam Center sex-shop kateak dioenez, denda hauen salmentak %50 hazi ohi dira udan. Zergatik da uda sexu garaia?
1 - Egunargi ordu gehiago
Udan egunak luzeagoak dira eta eguzkia gehiago ikusten dugu gainerako urtaroetan baino. Ondorioz, gizonekoek testosterona hormona gehiago sortzen dituzte eta emakumeek, estrogeno gehiago. Bi hormona hauen atzean "bekatuaren" arrazoia ezkutaturik dago.
2 - Arropa gutxiago
Zer egin dugu honelako tortura jasan behar izateko? Edonora begiratu, eta sekulako hanka, izter, sorbalda, beso... festa! Haragia nonahi, eta haragia agerian ez dagoenean, lasai egon zaitezte, udako jantziak ondotxo arduratzen baitira "ezkutuan" uzten dutenaren nondik-norakoak ederki nabarmentzen... Are gehiago, sexologo batzuen esanetan, udako jantzien kolore biziak ere eragakargarriagoak dira. Nola ez gara berotuko, bada??!!
3 - Eguraldia
Gero eta tropikalagoa dirudien Euskal Herri honetan, agur esaten diegu hilabeteotan udazkeneko eta neguko egun ilun, euritsu, hotz, lanbrotsu eta petralei. Eguraldiak alaitasuna ekartzen digu. Eta dudarik ez da alaiago gaudenean, errazago egiten dugula neska-mutiletan eta sexurako joera handiagoa dugula. Biba festa!
4 - Udako jaiak
Jendeak nahi duena esango du, baina, festetako helburu nagusia, gazte gehien-gehienentzat behintzat, ligatzea da. Denok pasa nahi dugu gau on bat lagunartean, elkarrekin barre egin... Baina mutil edo neska bat ezagutuz gero... akabo! Pikutara lagun koadrila! Izan ere, udako jaiak ligatzeko tokirik onena dira: neska-mutil berri asko izaten da, jendea txispaturik edo lotsak alde batera utzita ibiltzen da, musika eta dantza...
5 - Aisialdi gehiago
Egia esan, oporretan ez gaudenean, gure bizimodua ez da erakargarriegia: 08.00ak aldera jaiki eskolara edo lanera joateko, etxera bazkaltzera, buelta lanera edo eskolara, eta iluntze-gau aldera, halterofilia, arameo edo balalaika klaseak... Jakina, gaua iristen denean, inork ez du sexu jolasetarako gogo handiegirik. Sexologoek diotenez, gaur egun sexua batez ere asteburuan eta oporretan egiten da.
6 - Kanpoan inon baino hobeto
Kanpora joatea ere mutiletan edo nesketan egiteko aukera ona izan daiteke: lasaiago gaude, lan kontuak eta bestelako kezkak bazterrean uzten ditugu, inork ez gaitu ezagutzen eta beraz, beldur gutxiago diogu porrotari... Zenbaitek ezkutuko "sex-simble"-a kaleratzen dute eta janzkeran ere ausartagoak dira. Jende asko joaten da oporretara ligatzeko asmoz. Suediako aldizkari batean kaleratutako inkesta baten arabera, 18 eta 35 urte bitarteko suediarren %72 udako maitasun istorio baten bila ibiltzen da oporretan.
Kilo batzuk galdu nahi badituzu, baina betiko dietak gogorregiak eta aspergarriak iruditzen bazaizkizu, hona hemen dieta gozagarria: sexua. Zenbat kaloria galtzen dira ondorengo sexu jarduerak eginda?
-- Eskuez egindako jolasak 4 kaloria
-- Lagunari belarri ondoan xuxurlatzea 7 kaloria
-- Nork bere buruari arropa kentzea 12 kaloria
-- Musu gartsuak 18 kaloria
-- Lagunari arropa kentzea 25 kaloria
-- Zupadaka ibiltzea 40 kaloria
-- Elkarri gorputz osoan laztanak egitea 70-90 kaloria
-- Elkarri fantasia erotiko bana zehatz-mehatz kontatzea 130 kaloria
-- Hondartzan xirritan aritzea 310 kaloria
-- Larrutan egitea 200-400 k.

Udako Euskal Unibertsitatean asko ligatzen da, nahiz eta zenbaitek hori mitoa dela esan. Zergatik da UEU udako ligodromo nagusietakoa? Euskal Herriko jendea ezagutzeko aukera. Izugarrizko morboa ematen omen dio jendeari beste lurralde bateko pertsonekin ligatzeak, beharbada, euskalkia dela eta, atzerritar batekin ligatzen ari dela iruditzen zaiolako: "emongo ostezu moxu bet?", "irringarria zira", "oso politta zea"... Libidoa pizten omen dute horrelakoek.
Uda-giro aparta. Jendea arin-arin jazten da. Mutilak praka motz eta tirantedun nikiekin, besoak agerian, eta neskak gona motz eta beldurtzeko moduko eskoteekin. Begiak hona-hara ibiltzen dira ikasleak. Berotasuna ez da soilik gradu zentigradutan neurtzen UEUn. Ikastaroak amaitu orduko, ikastaro paraleloak hasten dira: kontzertuak, erromeriak... Badakizue, dantza, izerdia, gaua, mugimendu sexy-ak... Xirri egiteko toki onak. Zorioneko izan direnentzat, Biarritzeko hondartza eta Iruñeko zelai-gune zabal eta bakartiak daude. Iruñean, dena den, Larraona ikastetxeko "poxpolo-kaxaren-pareko" gelak daude. Egia esan, gelak ez dira oso erakargarriak eta oheak, berriz, 90 zentimetrokoak; nekez sar daitezke bi lagun. Agian, horrexegatik dute horrenbesteko arrakasta; estu-estu egon beharra...

Topikoak besterik ez dira, baina hala ere, herrialdeak, maitasunean eta sexuan, ezaugarri edo jokaera jakin batzuekin lotu izan dira askotan. Ildo honetatik, frantziarrak erromantikoak omen dira, estatubatuarrak eta eskandinabiarrak liberalak, ingelesak umoretsuak, Karibe aldekoak sutsuak, latinoak oso maitale onak... Esan bezala, topikoak dira. Izan ere, inkesten arabera, Espainiako eta Italiako latin lover-ek gainerako herrialde gehienetako biztanleek baino gutxiago egiten omen dute larrutan. Ingalaterran, 16 eta 24 urte bitarteko gazteen %61ak gutxienez astean behin txortan egiten duela dio. Kopuru hori %57 da Frantzian eta %50 Alemanian, eta Italian eta Espainian, aldiz, %38 eta %31, hurrenez hurren.

Sexua, udako dietarik onena

UEUko ligodromoa

Latinoak maitale onak?