Uda honetan Pertseidak ikusteko gomendioak

Uda honetan Pertseidak ikusteko gomendioak San Lorenzoren malkoez gozatu nahi? Hona noiz eta non. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/uda-honetan-pertseidak-ikusteko-gomendioak/@@download/image/shutterstock-39_0_22_958_596.jpg
2020/07/30
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

San Lorenzoren malkoez gozatu nahi? Hona noiz eta non.
Uda honetan Pertseidak ikusteko gomendioak

Udako fenomeno astrologiko ezagunena dira pertseidak edo San Lorenzoren malkoak; uztailaren 17tik zeruan ikusi daitezke, eta abuztuaren 24a arte oraindik astia duzue gaueko mirari txiki honetaz gozatzeko. 

Pertseidak ikusteko ez dugu aparteko tramankulurik behar, baina garrantzitsua da ahalik eta argi gutxien duen eremu batean egotea, gauez noski. Mendia edo itsasoa leku aproposak izan daitezke argirik ez badago. Gutxienez gaueko 11k arte itxarotea derrigorrezkoa da. Izarloka hauez gozatzeko egunik honenak abuztuaren bigarren astean izango dira, batez ere abuztuaren 12-13an.

Eta nora begiratu zeru izartuan? Erraz; ilargidun gaua bada, honi bizkarra eman beharko diogu, Perseo konstelazioa topatzeko. Jarraian duzue ikusi behar duzuenaren mapa:

Eta nondik datoz pertseidak? Erruduna 109P/Swift-Tuttle kometa da; kometa honek hauts meteorikoa uzten du Lurretik gertu igarotzen den bakoitzean, eta hortik datoz pertseidak edo izarlokak. Azken aldiz 1992 urtean igaro zen, eta 1993an sekulako izarloka pila ikusi ahal izan ziren.