Ubuntu ez da Afrikako tribu bat

Jende gehienak Windows sistema eragilea erabiltzen du, baina horrek ez du esan nahi besterik ez dagoenik. Hainbat sistema eragile daude, eta, tartean, baita Windows baino hobeak ere. Gaurkoan, GNU/Linux banaketa bat aurkeztuko dizuegu: Ubuntu
(http://www.ubuntu.com).
Ubuntu Mark Shuttleworth enpresaburu hegoafrikarrak sortu zuen GNU/Linux banaketa, eta erabiltzaileen laguntzari esker, orain sistema eragile oso eta interesgarri bilakatu da. Ubuntu hitzak "besteenganako gizatasuna" esan nahi du (hain zuzen, Desmond Tutuk eta Edgard Granadosek Apartheid-aren aurkako mugimenduari emandako izenetik dator).
Ubuntu instalatu
Ubuntu instalatzea Windows sistema eragilea instalatzea bezain erraza da. Gainera, Ubuntuk aukera ematen du, ordenagailu berean, bi sistema eragile (edo gehiago) edukitzeko. Hasieran, horietako bat aukeratzen uzten du. Instalazioaren nondik norakoak argitze aldera, euskarazko gida bat aurki dezakezue hemen: http://lixifumi.blogspot.com/2006/09/ubuntu-gnulinux-instalazioa.html. Instalatzerakoan, hizkuntza aukeratzeko eskatzen zaigu, eta, zorionez, euskara ere hor dugu.
Ubuntu instalatu ondoren
Sistema eragilea instalatutakoan, lanerako prest izango dugu sistema. Windows instalatu ondoren, hainbat ordu eman behar izaten dira beste programa batzuk lortu eta instalatzen. Ubuntuk, aldiz, beharrezko programa arruntenak instalatuta ekartzen ditu, eta, gehiago behar izanez gero, Interneten bidez eta Synaptic pakete kudeatzailearen bidez lor daitezke. Hona hemen Ubuntuk instalatuta dakartzan zenbait programa:
Open Office 2.0 > Ofimatika programa sorta, Microsoft Officen parekoa izan daitekeena. Writer testu editorea, Calc kalkulu orriak egiteko, Impress aurkezpenak egiteko, eta Base datu-baseak kudeatzeko.
Evolution > Posta elektronikoa kudeatzeko tresna.
Firefox > Nabigatzaile sendoa eta azkarra.
GAIM > Bat-bateko hainbat mezularitza zerbitzutara konektatzeko tresna. Honen bitartez AIM eta ICQ, MSN Messenger, Yahoo!, IRC, Jabber, Gadu-Gadu eta beste hainbat zerbitzutara konektatzeko aukera dugu.
GIMP > Irudiak editatzeko editore aurreratua eta bikaina.
Totem > Filmak ikusteko irakurgailua.
Rhythmbox > Musika eta audio fitxategiak entzun eta antolatzeko tresna.
Sound Juicer > CDetatik abestiak atera eta ordenagailuan grabatzeko tresna.
Audacity > Audio fitxategiak editatzeko tresna aurreratua.
Ubunturekin datozen programa guztiak software librea dira. Hala ere, software librea ez diren programa batzuk ere instalatu nahi izaten dira batzuetan; soinu- eta bideo-fitxategiak irakurtzeko deskodetzaileak, adibidez. Hori konpontzeko, software librea ez diren hainbat aplikazio arrunt instalatzeko aukera ematen duen programa txiki bat sortu dute: Automatix (http://www.getautomatix.com/).
Ubuntu probatzeko, orri nagusira joan, eta bertan jaisteko aukera izateaz gain, hala eskatuz gero, CD sortak etxera bidaliko dizkigute, dohainik (https://shipit.ubuntu.com). Instalatzeko beldur bazara, ordenagailua piztu baino lehen CDa sartu, eta probatzeko aukera ere badago, ezer instalatu gabe. Beraz, ez dago aitzakiarik.

Ubuntu (http://www.ubuntu.com) Ubunturen bertsio arrunta, GNOME idazmahaiarekin.
Kubuntu (http://www.kubuntu.org) Ubuntu KDE idazmahaiarekin.
Xubuntu (http://www.kubuntu.org) Ubuntu Xfce idazmahaiarekin.
Fluxbuntu (http://www.fluxbox.org) Ubuntu Fluxbox idazmahaiarekin.
Ebuntu (https://wiki.ubuntu.com/Ebuntu) Ubuntu Enlightment idazmahaiarekin.
Edubuntu (http://www.edubuntu.org) Hezkuntzarako Ubuntu banaketa berezia.
nUbuntu (http://www.nubuntu.org) Segurtasunerako Ubuntu banaketa.
Ubuntu Studio (http://www.ubuntustudio.com) Musika sortzaileentzako Ubuntu banaketa.

Ubuntu motak