"Ubu errege" antzezlanaren estreinaldia otsailaren 6an

"Ubu errege" antzezlanaren estreinaldia otsailaren 6an Ostegun honetan, otsailaren 6an, arratsaldeko 20:00etan Zurriolako Antzerki Eskolak Ubu errege antzezlan entzutetsuaren euskarazko bertsioa estreinatuko du Donostiako Gazteszenan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ubu-errege-antzezlanaren-estreinaldia-otsailaren-6an/@@download/image/Ubu logo gabe.jpg
2020/02/04
Ostegun honetan, otsailaren 6an, arratsaldeko 20:00etan Zurriolako Antzerki Eskolak Ubu errege antzezlan entzutetsuaren euskarazko bertsioa estreinatuko du Donostiako Gazteszenan.
"Ubu errege" antzezlanaren estreinaldia otsailaren 6an

Ainara Mendiola arduratu da antzezlana itzultzeaz, zuendari moduan berriz, Joserra Fachado arituko da. Aktoreen artean zenbait aurpegi (eta ahots) ezagun aurkituko ditu hurbiltzen denak, bertan baitira Iñaki Cid, Anuska Etxeberria, Joseba Sacristan, Ainhoa Vitoria, Eneritz Sánchez, Iñigo Elosegi, Estitxu Veintemillas eta Ander Ego.

Lan talde honek Alfred Jarry idazle frantsesak 1896an Parisen estreinatutako obra taularatu nahi izan du. Antzerkigintzan aldaketa handiak ekarri zituen lan honek arlo askotan eta horregatik Zurriolako Antzerki Eskolak obra hau egokitu nahi izan du. Antzezlan bufoa da, garai eta leku guztietan agintzen duten eta agintzeko asmoa dutenen satira nekaezina.