U30ean GAZTEZULOk greba!

U30ean GAZTEZULOk greba! GAZTEZULOko langileok U30eko grebarekin bat egitea erabaki dugu guztion eskubide sozialekin bat eginez. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/u30ean-gaztezulok-greba/@@download/image/greba_karratua.jpg
2020/01/29
berria
GAZTEZULOko langileok U30eko grebarekin bat egitea erabaki dugu guztion eskubide sozialekin bat eginez.
U30ean GAZTEZULOk greba!

Hego Euskal Herriko pentsiodunen mugimenduak bi urte daramatza jada pentsio duinen alde astero mobilizatzen, eta ordua dela uste dute modu zabalagoan planto egiteko. Hori dela eta Eskubide Sozialen Karta kaleratu dute gizartea urtarrilaren 30ean greba egitera animatuz.

GAZTEZULOko langileok bat egiten dugu bertan azaltzen diren puntu guztiekin eta horregatik grebara bat egitea erabaki dugu, uste baitugu guztiok eduki beharko genukeen etorkizun duin baten bermea arriskuan dagoela. Hori dela eta webgunea itxita egongo da, sare sozialak geldirik eta ez da inongo jarduerarik egongo erredakzioan.