Tyranosaurus Rex-aren aurrekoa

Ischigualasto natur parkean, Argentinan, dinosaurio baten aztarnak topatu zituen ikerlari talde batek duela urte batzuk. Ikerlariok jakitera eman berri dutenez, Eodromaeus dinosaurioarenak dira esku artean izandako arrastoak. Harrapariak gaur egungo Hego Amerika izan zuen bizileku duela 230 milioi urte. Ikerketaren emaitzek argitu dutenez, 1,2 metro luze zen, 4,5 eta 6,8 kilo artean pisatzen zuen eta garrantzitsuena: Tyranosaurus Rex-aren aurrekoa izan zen. Eodromaeusen aztarnek antza dute joan den urtean Nuevo Mexikon aurkitutako Tawa dinosaurioaren arrastoekin.