“Tyrannosaurus hives”

“Tyrannosaurus hives” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/tyrannosaurus-hives/@@download/image/56p13-2.jpg
2005/10/04
kritika
Testua: Alberto Bocos
The Hives
56.zenbakia
Honakoa Suediako revival-garaje-rockero hauen hirugarren disko luzea da, 1993an lehen gitarra akordeak ematen hasi zirenetik. The Hives-ekoek bost urte eman zituzten katakunbetan, 1998an, Gearhead diskoetxearekin “A.K.A. I-D-I-O-T” ep-a kaleratu zuten arte. Orduan, halako itxaropen suziria piztu zuten rock munduan, eta ordutik hona abesti on asko egin dituzte. Hain zuzen, disko berri honetan abesti ugari azpimarratuko nituzke (“Walk idiot walk”, “B is for Brutus”, “Diabolic Scheme” eta “A little more for little you”…). Dena den, abesti hauek ez dira “Hate to say I told you so” kantaren freskotasunera, indarrera eta bat-batekotasun mailara heltzen (horixe izan zen, “Veni Vidi Vicious” bigarren diskoko abesti arrakastatsuena). Hala ere, disko bikain hau zure bilduman eduki behar zenuke.