Ty Segall Donostian, psikodeliatik distortsiora

Ty Segall Donostian, psikodeliatik distortsiora https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ty-segall-donostian-psikodeliatik-distortsiora/@@download/image/captura_de_pant_1414495375.png
2014/10/28
erreportajea
Testua: Leire Palacios @AnnieSdelMono
Ty Segallek sarrera guztiak saldu izanak ezdu esan nahi 2012ko arrakasta errepikatu zuenik. Izan ere, maila altukokontzertua eskaini zuela inork ukatuko ez duen arren, aurreko zitan izandako zenbaitek zalantzan jarri dute maila bera eman izana.

Ezin sinetsi, astelehena izanik, Intxaurrondokjaso zuen jende andana. Oholtza gainean agertu aurretik ere, maitemindutazeukan audientziari esan zionez, astelehenak larunbat berriak izan daitezke.Zergatik ez? Eta zergatik ez pentsatu Nirvana zulora joan izan ez balitzhorrelako zerbait egin zezaketela. Ty Segallen proposamena ez da berria, eta ezdu panorama musikalean iraultzarik eragingo, baina bi orduz izan zaitzakeiltzatuta erlojuari behin ere erreparatu gabe. Hori ondo dakiela igartzen zaio taldeari; izen handi bilakatu daitezkeen musikari bikainak dira.

Manipulator diskoarenbiraren baitan Bartzelonan eta Madrilen emandako kontzertuetara bertaratutakoak aho zabalik utzidituzte. Arduradunak ondokoak dira: Emily Rose Epstein baterian, etahainbat proiektutan Ty Segallen kide diren Charlie Moothart gitarran etaaurkezpenik behar ez duen Mikal Cronin baxuan. 30 urtera heltzen ez denlaukotearen birtuosismoa agerikoa den arren, Manipulatorren psikodelia dena, zuzenekoan distortsioa da.

Ia 120 minutuk (bis-ak barne) askorako ematendute; Manipulator, Tall Man, Skinny Lady, It’s Over, The Singer kanta puska zoragarria, beste garai batera zaramatzan The Crowler, The Faker etaabar. Eta nola ez, fan fenomenoa; Madrilen gazte batek Ty Segallen gitarrarekinGirlfriend jotzea lortu bazuen, Donostian beste batek publikoak besoetan eramanzezan lortu zuen. Oholtzara igo eta Segallek publikoari eskatu zion besoetanhartuta aretoa surfeatzeko. Hori bai, inolaz ere gaztea lurrera ez botatzeko mehatxu eginez: "Otherwise weare leaving the stage and it`s over".

Oro har, aspaldian ez bezala gozatunuen arren, ez nuen zirrara berezirik sentitu I Bought My Eyes kanta entzun arte.


Zenbaiti zentzumenak pogoaren bitartez askatzendizkien kanta da, eta beste batzuei epifania baketsuan barneratzen gaituena.Bietan ttak musikala.

Bitxikeria: DoM tekla falta zaiotaldeak darabilen Casio teklatuari.