Txuma Murugarren: "Kalabazekin ez naiz amiltzen"

Txuma Murugarren: "Kalabazekin ez naiz amiltzen" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/txuma-murugarren-quotkalabazekin-ez-naiz-amiltzenquot/@@download/image/48p52-1.jpg
2012/12/13
elkarrizketa
Jon Odriozola
40 urte. Taurus. Errenteriarra, baina "beste puntara joan naiz bizitzera; Sopuertara". Bertan ari da lanean, ikastetxe batean euskara eta literatura irakasle. Kantautorea ere bada, eta laugarren diskoa kaleratu berri du: "Nire anaiaren kotxeko argiak". Disko horretako "Desintoxikazioa" da bere kanta kuttunena. Zaletasunak? Irakurtzea eta musika entzutea. 

Arrunt laket dut: Lagunekin, besterik gabe, solasaldi gozoan aritzea. Primerakoa da.

Ez ditut parean ikusi ere egin nahi: Sentikortasunik gabeko pertsonak ez ditut batere atsegin.
 

Lasaigarri zait: Mendian egotea, egun eguzkitsu batean.  

Sutan jartzen naute: Euskal kulturarekiko begirunerik ez dutenek.


Gustura irakurri nuen: Andrei Platonov-en "La excavacion"

Lo seko geratu nintzen irakurriz: Ez bazait liburu bat gustatzen utzi egiten dut, lokartu aurretik.


Bertutea: Umila izatea da nire bertuterik handiena.

Akatsa: Ez dut neurririk.


Barre algara eragiten dit: Hainbat gauzek; esaterako, inozentziak.

Negargura ez dut urruti: Euskaldunok bizi dugun egoera ikusita.


Urrea: Ez zait urrea emateko inor bururatzen.

Ikatza: Ikatza askok merezi dute; esaterako, euskaldunon aurka erasoka ari direnek.

Hatzak zupatzen ditut: Arraina janda.

Gogoko ez dudan jakia: Zerria ez zait gustatzen.


Dirua ordainduko nuke: Lasai bizitzearen truke.

Ez nioke xentimorik ere emango: Gogoz egiten ez den edozein gauzari.


Parrandarako edari bat: Garagardoa.

Ajerako erremedio bat: Ondo lo egitea da onena.


"Anttoni, Anttoni…zure atean nago ni…": Oso gutxitan etorri zaizkit ate joka, eta une honetan nahaspilatsua litzateke.

"…ai Antton, ai Antton, ate ondoan hor konpon": Kalabazak oso ondo hartu izan ditut beti. Ez naiz amiltzen den horietakoa.


Zure kantarik kuttunena: Mercury Rev-en "Hole"; ederra da.

Gorroto duzun abestia: Irrati komertzialetan etenik gabe jartzen duten edozein.


Non joko zenuke gustura: Gaztetxe gozo batean. Edozein gaztetxetan.
Non ez zenuke sekula joko: Jotzeko kontuetan, sekula ez nuke "inoiz" hitza esango.