Txotxongilo jaialdia Bilbon

Txotxongilo jaialdia Bilbon https://www.gaztezulo.eus/albisteak/txotxongilo-jaialdia-bilbon/@@download/image/201011102625may_motriz.jpg
2012/12/13
berria
Txotxongilo jaialdia Bilbon
Denera, 14 ikuskizun izango dira hilaren 21era bitartean. Hainbat tokitako txotxongilo taldeak ariko dira. Euskal Herrikoak, Herrialde Katalanetakoak, Espainiakoak, Argentinakoak…





Emanaldi batzuk haurrei zuzendutakoak izango dira, baina beste batzuk haur zein helduentzat taularatuko dituzte. Jaialdia irekitzeko emanaldian adibidez, Granadazo La Guinda taldeak Velo y Pluma titulupeko ikuskizuna eman du: flamenkoa eta poesia nahastu dituzte. Igualadako Teatro Nuk, bestalde, Aitona Matias obrarekin datorkigu; Noraren aitona oroimena galtzeko bidean da, baina bilobak bereak eta bi egingo ditu laguntzeko.
Bartzelonako Las Hermanas Trapp taldeak ere adin guztietarako lana dakar; XIX. Mendeko poesia satirikoa musikarekin eta antzerkiarekin nahasten ditu eta horren guztiaren emaitza umore beltza ardatz duen Moy y Motriz emanaldia da.