TXORT!
Sagardotegi denboraldia hasi berria da eta, urtero bezala, kuadrilako
neska-mutilak elkartu gara afari on bat antolatzeko. Aurten inoiz baino gehiago gaude, denera hamar mutil eta bederatzi neska. Larunbata da eta kotxeak banatu ditugu. Hau zortea! Gaur ez dut gidatu behar! Gaurko mozkorrak hiru eguneko ajea emango dit, baina urtean behin, ez dago gaizki.
Denok elkartu gara sagardotegiko sarreran eta aspaldi ikusi gabeko lagunak agurtzea tokatzen da. Banekien etortzekoa zinela eta lasai nengoen betidanik oso ondo moldatu garelako. Bi muxu eta besarkadak denoi, bai neska eta bai mutilei, eta baita zuri ere. Ez dakit gogoan duzun, baina betidanik izan zaitut gustuko eta, urteak pasa arren, beti gelditu zait zuganako sentimendu ttiki bat. Zuk hori jakinda ere berdin jarraitzen duzu, jatorra, alaia eta nire txorakeriak irribar eder horrekin jasotzen.
Bagoaz jatetxe barrura eta “Hau jendetza!”. Oso girotua edukiko dugu gaurkoan sagardotegiko afaria. Mahaira iritsi eta eseritzen hasi gara. Bazterrean jarri naiz txotxean azkarrago ibiltzeko eta zu mahai aurrean jarri zara. Zortea? Nahia? Halabeharra? NI POZIK.
Hasi baino lehen, lehen txotx saioa egingo dugu. Bata, bestea eta hirugarren bat dastatuz. Lehen elkarrizketak txotx bidean: Zer moduz bizitza? Lana? Bikotekidea? Gogoratzen hau? Gogoratzen bestea?... Betikoa.
Hainbeste zaratarekin zaila da hizketan aritzea eta ozen jardun behar. Hitz jario ugari alde guztietatik, gureak eta jendearenak batez ere. Aurrera doa afaria.
Noizbehinka ezin ekidin begiradak, eta zuk hori nabari duzu. Irri egiten duzu harrapatzen nauzun bakoitzean.
Txotx! Ezin huts egin! Etortzera gonbidatzen zaitut eta bazatoz. Jende mordoa zutik eta bidean gaudela, halako batean norbaitek ipurdia ukitzen didala somatzen dut. Nahita edo nahi gabe baina zuri esan eta barrez hasten zara. Ni ere.
Afaria aurrera doa. Txotx artean. Txuleten artean. Eserita gaudela oraingoan zure begirada ezberdin dago. Irribarre ttiki bat duzu eta zure begiek bakarrik hitz egiten dute, desio nauzun antzera. Sagardoaren eragina izango delakoan… Orduantxe zure hanka sentitzen dut nire kontaktu bila. Nire hanka poliki igurtziz, ez da inor ohartzen zure jolasaz.
Pentsamendu lizunak datozkit burura eta nire begiradak erantzuten dizu. Hankarekin jolasten jarraitzen baduzu ere, begiraden konexioa ekiditen duzu. Albo batera begiratuz sorgin irri batekin. Jada zail egiten zait lagunen elkarrizketak entzutea. Mahai azpiko jolasa areagotuz doa. Hankartera hurbilduz zoazen heinean, berotasuna handituz doa. MUXU BAT. Airean bidaiatu duen muxu horrek gorputza astindu eta goitik behera hotzikarak sortu dizkit. ETA EGIAZKOA BALITZ?
Bat-batean lagunek atentzioa eman didate, nire pentsamenduak baretuz eta muxugorriak handituz. Denok barrez hasi dira nire aurpegi lotsatuaz. Baita zu ere. Sagardoaren errua dela esan eta banoa komunera aurpegia bustitzera. Ezin sinetsi barruan dudan sua. Iturria ireki, eskuak eta aurpegia busti eta dena ilusio bat izan den sentsazioa. Sagardoak ere burua berotu dit. Ispiluan begiratu, irri egin eta errealitatera buelta. Atea ireki, eta zu… hitzik ez… konplizitatea... jolasa…. desioa…. begiraden korapiloa….
Gogor muxukatzen nauzu. Hasitakoa amaitu nahi duzu. Lehen muxuak jokoz kanpo harrapatu nau, ilusio eta errealitatearen arteko lerro finean. Zure usain goxo hori, hain gertu. Zure bularra nirearen kontra. Zure eskuen kontaktua. Begiak itxi eta sentsazioek eztanda egiten dute. Ezpainak fusionatzen dira. Leunak, goxoak, atseginak, hezeak… Poliki busti dizkidazu nireak. Xamurtasun horrek plazerez betetzen dizkit gorputzeko atal guztiak.
Komuneruntz bultzatzen nauzu eta atea ixten duzu.
“Ez kontatu inori orain gertatuko dena” dira zure hitz bakarrak. Bihotza lehertzear daukat. Ezin sinetsi. Publikotasun arriskuak morbo handia sortzen dit barrualdean. Adrenalina askatzen hasi da.
Kontaktu zurrunbilo batean murgildurik erdi biluzten gara. Pentsatu gabe, pasioak bultzatuta estutzen zaitut nire aurka. Elkarri berotasuna emanez taupadak azkartzen dira. Desioa handituz doa eta nire hankartea ere. Gogor sentitzen duzu. Oso nahasia dago dena, sagardoak emandako puntuak eta berotasunaren indarrak aurrera bultzatzen naute. Geroz eta gehiago nahi zaitut.
Zure eskua nire hankartean daukazu. Prakak askatzen dizkidazu eta ondoren zureak.
“Oso bustita nago, emaidazu gogor eta azkar mesedez” zure hitzek erotzen naute eta baita zakilaren gogortasuna areagotu ere.
Ipurdia emanez, zakila heltzen didazu. Ez didazu uzten zure hankarteko hezetasuna atzamarrekin sentitzen. Zuzenean nire zakil punta aluan sartzen duzu. Bero eta bustia. MMmmmm!! A ze gustua zu honela sentitzea... Eskuak horman jartzen dituzu gorputza pixka bat aurrera makurtuz. Zure titiak gogor estutuz hasten naiz barrura sartzen. Oso erraz doa, zure alua oso heze baitago. Behin sakon sartuta, berriz atzera. Eta berriz berdina errepikatuz, pixkanaka azkartuz. Berriz. Sakon, eta apurka zure ipurdia kolpatuz. Azkarrago astinduz. Behin eta berriz. Lepoan kosk egin ondoren bota duzun hasperen lotsatiak plazera sentitzen duzula adierazten dit. “MMmmm!! Baii Baaii” eta “ Segiii Eman gogor!” xuxurlatzen dizkidazu. Horrek berotasuna handitzen dit, plazer konexio izugarria sentituz.
Azkar, sakon, alu hezea, zulo beroa, zakil gogorra, muxu basatiak… Momentua biziz.
Plazeraren uholde honetan murgildurik gaudela zure belarrira hurbilduz… “Barruan amaitu nahi dut” esaten dizut arnasestuen artean. Burua galtzear nago.
Hori entzuteak gehiago sutzen zaitu eta amaitzeko eskatzen didazu. Oraingoan zuk kolpatzen nauzu gogor ipurdiarekin den dena sartuz. Oso gogor sentitzen nauzu eta hankartea estutzen duzu gehiago sentiarazteko.
“Emaidazu nahi dudana!” oihukatzen duzu. Kanpoan dagoen jai giroarengatik ez digu inorrek entzuten.
Esaldi horrek, magia balitz, indar bat eragiten dit gorputz osoan. Nabarmena da amaitzear nagoela. Zure eskuarekin klitoria igurtzitzen duzu. Bion hasperenak oihartzuna egiten dute komun osoan eta horrekin batera gorputz osoa kitzikatzen zaidala sentitzen duzu, eta horrekin batera nahi zenuena lortu. Zure barnean amaitzea. Horrekin batera zure gorputza uzkurtzen da ere, orgasmo betean murgilduz, zure barrenean amaitzeak plazer ikaragarria sorrarazi baitizu.
Biok arnasestuka. Plazerak janda. Muxu lotsati batzuekin elkarri begiratuz arropak txukuntzen saiatzen gara. Behatza ezpain gainean jarriz “ssshhh, esandakoa”. Azken muxua eta buelta erdia emanez bazoaz.
Lehen baino muxugorriago eta gertatutako guztiarekin liluraturik, txukundu eta mahaira bueltatzen naiz. Dagoeneko postrea amaitu dute eta azken tragoak edaten ari dira. Ezin ekidin zure begirada. Irribarre gaizto eta jolasti horrekin. Begi keinu batez konplizitate eta ixiltasun hori mantenduz. Ni leloturik.
Badakit esperientzia ahaztezin hau ez dela errepikatuko, horregatik ez dizut berriz eskatuko. Agian beste leku batean? Nork daki. Horrelako gauzak ez dira planeatzen. Gogora dezagun biok bizitako momentua.
Txotx! Azken tragora gonbidatzen zaitut.