Txoribigun jaialdia Haitiren alde

2010eko urtarrilean Haitin gertaturiko lurrikarak guztion kontzientziak astindu zituen. Komunikabideek egunero erakusten zituzten sarraskiaren irudien aurrean elkartasun oldea piztu zen. Irudi haiek hautsa hartzen hasiak dira jada, ordea, gure memoriaren zoko galduren batean. Irlako egungo egoera ezagutu eta laguntzari eusteko aukera emango digu Durangoko Plateruenan datorren astean ospatuko den jaialdiak.
200.000 hildako eta 3 miloi kaltetu inguru eragin zituen Ritcher eskalan 7,0-koa izan zen lurrikarak. Lehendik ere Ameriketako herrialde txironetariko bat zen Haiti, hainbat barne gatazkaren ondorioz, eta lurrikarak eragindako kalteak biderkatu egin zituen txirotasun honek: Port-au-Prince hiriburuan ez zen eraikin bat tente gelditu, garraiobide guztiak kaltetuak, herrialdearen ekonomia ahula erabat birrindurik
Horrelako sarraskiari ez zaio buelta ematen urtebetean. Komunikabideek helarazi zituzten irudiek sekulako erreakzioa sortu zuen mundu guztian zehar, elkartasunaz gainezka ibili ziren irlan lehen hilabeteetan, baina sortutako kaltearen dimentsioak direla eta ezinbestekoa da laguntza denboran jarraia izatea.
Ekainaren 7 eta 10erako antolatu da Txoribigun jaialdia Durangoko Plateruena Kafe Antzokian. Elikadura subiranotasuna lortzeko Haitiko baserritarrak burutzen ari diren borrokari laguntzea da helburu nagusia, eta biltzen den diru guztia horretarako izango da.
7an, asteartea Via Campesinako Paul Nicholsonek eta Eva Mañez kazetari eta argazkilariak eskainiko dute hitzaldia 20:00etan: 'Haiti: zapalkuntza eta erresistentzia paradigma'. Multinazionalek transgenikoen haziak eta hazi hibridoak (behin bakarrik erabiltzekoak) baino ez dizkiete eskaini eta bertako hazien aldeko borrokan ari dira Haitiko baserritarrak. Eztabaida irekia planteatuko da hitzaldiaren ondotik.
Ekainaren 10ean 22:00etan arte-anitzeko kontzertua eskainiko da. 'Txoribigun' du izena performanceak Durangoko 30 artisten parte hartzea izango du (musikari, aktore, dantzari) eta Xabier Elias 'Mongo' kantautorearen lana hartuko du oinarri gisa. Soinua eta bideoa grabatuko dira eta 'Mongoren' bigarren disko gisa zabalduko den CD/DVDan jasotzeko. Honen salmentatik ateratzen direnak ere Haitiko baserritarrentzat izango dira.