Txori kaka aurpegian

Txori kaka aurpegian https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2014/12/10
albiste-laburra
Txori kaka aurpegian
Londresko Hilton hotelak tratamendu berezia eskaintzen die azala zaindu nahi duten bezeroei. Bertan egiten dituzten kremen artean, osagai natural eta desatsegina duen marroi kolorekoa dute: txorien kakarekin egindakoa! Probatu dutenek magikoa dela diote; azal gainean jarri eta berehala nola eragiten duen antzematen omen da. Emaitza azal garbi eta suabea da, eta usainari dagokionez, diotenez, behin ohituta ez da horren txarra.