Txolarre Irratiak antolatutako bertso saioa larunbatean Tolosan

Txolarre Irratiak antolatutako bertso saioa larunbatean Tolosan https://www.gaztezulo.eus/albisteak/txolarre-irratiak-antolatutako-bertso-saioa-larunbatean-tolosan/@@download/image/20121189831bertso_txolarre.jpg
2012/12/13
berria
Hirugarren urtez, bertso saio mundiala antolatu du Txolarre Irratiak. Urtarrilaren 21ean, arratsaldeko 18:00etan hasitan, Tolosako Leidor aretoan bilduko dira Andoni Egaña, Jon Maia, Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Jexux Mari Irazu eta Aitor Sarriegi, Gipuzkoako txapeldun berria.

Amaia Agirreren esanetara arituko dira sei bertsolariak, orain hiru urtetik neguko agendan finkatu den saioan. Helburua Txolarre Irratiak Tolosaldean egiten duen lana azpimarratzea da, euskara hutsean zabaltzen baitu bertako informazioa. Leidorreko saioak indarra ematen laguntzen die.
Txolarre Irratiak lehen zuzeneko emankizuna egin zuenetik hamaika urte bete ziren joan den abenduaren 26an, eta geroztik etenik gabe jarraitu du lanean. 

Sarrerak


Sarrerak 10 eurotan egongo dira salgai hilaren 19ra arte honako lekuetan:

-    Tolosa: Raku, Denak, Orbela eta Kantabriko taberna
-    Villabona: Amasa kafetegia
-    Zizurkil: Iriarte taberna
-    Anoeta: Buztina taberna
-    Alegia: Ixkina taberna
-    Ibarra: Zubiaurre taberna
-    Berastegi: Urepele elkartea

Egunean bertan Leidor aretoko lehiatilan ere eskuratu ahal izango dira.