Txokolate arrosa probatu al duzu?

Txokolate arrosa probatu al duzu? Ez da kolorantedun produktu artifiziala, naturala baizik; munduko laugarren txokolate mota topatu dute, eta zapore propioa dauka! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/txokolate-arrosa-probatu-al-duzu/@@download/image/Newly-invented-chocolate-is-ruby-red-in-color-1-889x592.jpg
2017/12/05
berria
Ez da kolorantedun produktu artifiziala, naturala baizik; munduko laugarren txokolate mota topatu dute, eta zapore propioa dauka!

Txokolate arrosa errealitate bat da; ez da artifiziala, ez du kolorante edo kontserbanterik, txokolate beltza bezain naturala da. Laugarren txokolate mota deskubritu dute!

 

Ruby izenarekin batailatu dute munduko laugarren txokolatea. Barry Cabellautek sortu du, munduko kakao produktore handienak, eta laster izango da salgai. Hala, txokolate beltza, esnedun txokolatea eta txokolate zuriarekin batera, hemendik aurrera txokolate arrosa jateko aukera izango dugu.

 

Bere zaporea ere, ezberdina da; sortzaileek diotenez, freskoagoa eta fruitu kutsuduna da, eta Ruby indabetatik atera dute. On egin!