Txizatoki lapurra

Ingalaterrako poliziak ikerketa interesgarria du esku artean: Southamptoneko pub bateko txizatokiaren lapurraren atzetik dabil. Royal Oak pubeko segurtasun kamerak grabatutakoaren arabera, gizon batek zerbeza bat eskatu zuen, hainbat alditan sartu zen gizonezkoen komunera, eta ondoren, motxila batekin irten zen tabernatik. Lapurrak iturgin aditua behar zuen, ur hornidura moztu ondoren eta kalterik eragin gabe kendu baitzuen txizatokia.