Txizatoki berritsuak

AEBetako Nuevo Mexico estatuko Garraio Sailak edanda gidatzearen arriskuaz ohartarazteko kanpainia bitxia aurkeztu du. Tabernetan hitz egiteko gauza diren 500 txizatoki jarri dituzte, eta inor txiza egitera doanean, ondorengoa esaten die: aizu, mutiko, gehiegi edan baduzu, taxia hartzeko edo lagun bati deitzeko unea izan daiteke. Susmoa dugu, ordea, alkohol tanta bat ere edan gabe mozkortuta ez ote dagoen pentsatuko duela baten batek, txizatokia hizketan entzunda...