Txizaren ondorioz zubia erortzen

Txizaren ondorioz zubia erortzen https://www.gaztezulo.eus/albisteak/txizaren-ondorioz-zubia-erortzen/@@download/image/48p5-2.jpg
2012/12/13
berria
Txizaren ondorioz zubia erortzen
Bai, ondo irakurri duzue. Indonesiako Palembang hiriko Ampera izeneko zubia okertu egin da, eta erortzeko zorian dago. Zubiaren zutabeetako baten kontra txiza egiteko ohitura du jendeak, eta txizak egitura ahuldu omen du. Azmi Lakoni Hirigintza saileko kideak dioenez, "zutabe horretan jende gehiegik txiza egiten du". Egoera dela eta, kamioak beste leku batetik desbideratzen hasi dira. Bertan txiza egitea debekatuko al diete indonesiarrei?