"Txiste bat daukat, baina...": twitterreko fenomeno biral berria

"Txiste bat daukat, baina...": twitterreko fenomeno biral berria Maiz errepikatu izan dugu baina hala da, memeen magia harrigarria da. Argazki soil batengatik sortzen dira batzuetan,bideoengatik edota zergatik ez, iruzkin soil batengatik. Azken egunotako meme-biral berria aldiz, ezustean agertu da: "Txiste bat daukat, baina...". https://www.gaztezulo.eus/albisteak/txiste-bat-daukat-baina-twitterreko-fenomeno-biral-berria/@@download/image/Smile-1920x1080.jpg
2020/08/05

Testua: Gaizka Izagirre @Gaizka_Izagirre

Maiz errepikatu izan dugu baina hala da, memeen magia harrigarria da. Argazki soil batengatik sortzen dira batzuetan,bideoengatik edota zergatik ez, iruzkin soil batengatik. Azken egunotako meme-biral berria aldiz, ezustean agertu da: "Txiste bat daukat, baina...".
"Txiste bat daukat, baina...": twitterreko fenomeno biral berria

I know your meme, memeei buruzko entziklopediaren arabera, uztailaren 24tik aurrera erabiltzen hasi ziren, lehenik Indian eta, batez ere, termino zientifikoekin hitz-jokoak egiteko. Baina berehala zabaldu zen ingelesezko gai desberdinetara eta azkenik Euskal Herrira ere iritsi da.

Beraz badakizu, "Txiste bat daukat, baina..." esaldia idatzi eta jarraian zergatik ezin den kontatu azaltzen da. Gakoa da, azken azalpen hori dela hain zuzen barrearen arrazoia. Sinplea baina arrakastatsua.

 

Honakoak euskaraz topatu ditugun batzuk: