Txiringitoen arriskuak

Txiringitoen arriskuak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/txiringitoen-arriskuak/@@download/image/23p30-3.jpg
2012/12/13
berria
Gauza jakina da Mediterraneo eta Andaluzia aldean txiringitoak (taberna-jatetxe bitxiak) jartzen direla festetan. Granadako unibertsitateko ikertzaile talde bat zaratek eta soinuek entzumenean dituzten ondorioak ikertzen aritu da urte luzez. Tabernetako eta pubetako zarata ezaguna da, baina zer gertatzen da txiringitoekin? Ikertzaile hauek Antequerako Ferian sortutako zarata aztertu ondoren, honako datua plazaratu dute: txiringitoetan 103,5 dezibelioko zarata dago. Pentsa: aeroportu batek sortzen dituen adina dezibelio!