'Txipli, txapla pum Amerikatik, a basque story from USA' dokumentala aurkeztuko dute Bilboko Euskararen Etxean
Amaia Hormaetxeak eta Endika Basagurenek 'Txipli, txapla pum Amerikatik, a basque story from USA' bideo performance eta dokumental esperimentala sortu dute. Dokumental esperimentalaren egileek adierazi dutenez, “euskal kulturari buruzko proiektua da, kulturak mugarik ez duela aztertzen duena”.
San Frantzisko, Los Angeles, Chino, Las Vegas eta New York hirietan jasotako irudiak bildu dituzte dokumentalean. “Chino edo San Frantziskoko komunitateetatik hasita, euskaldun izatearen ikuspegi garaikideago bateraino, Elisabeth Macklin New Yorkeko poetaren figuran gorpuztuta: `gero eta globalizatuago dagoen mundu honetan, euskal kultura bizirik dago eta aktiboa da, mugak gaindituz´”.
Abenduaren 14an, ostegunean, izango da proiekzioa, Bilboko Euskararen Etxean, 19:30etik aurrera.
