Txioak editatu ahalko dira laster
Ohikoa izaten da txio argitaratu ostean akatsen bat dagoela ohartzea. Horregatik, erabiltzaile asko aspaldidanik dabiltza hauek editatu ahal izateko aukera eskatzen erakunde ezagunari. Bada, Twitter horretarako lanean dabil. Hori bai, laster gure txioak zuzendu edota aldatzeko aukera egongo bada ere, historial batean azalduko dira egindako aldaketa guztiak.
Honela, txio originalaren edukia ez da desagertuko berau aldatu ostean ere, eta nahi duenarentzat ikusgarri egongo litzateke. Besterik gabe, aldatutakoarekin eduki bat sortuko luke Twitter-ek.
Honen helburua aldatutako txioen erabilera desegokiak ez egitea da, desinformazioa ez bultzatzeko. Horregatik, erabiltzaile guztiak aldaketez kontziente izango dira eta akats ortografiko soila edo mezu osoa eraldatua izan den frogatu ahal izango dute modu errazean.

